'Gailurrak ikutuz' 2012-04-13

Bertsoz osatuko diska atera du Kupela taldeak

Kupela musika taldeak erabat bertsoz osatutako diska atera du, 'Gailurrak ikutuz' izenburua duela. Hamasei bertsoaldiko lana da. Gehienak plazan eta txapelketan bertsolari ezagunek bat-batean kantatutako bertsoak dira, Lazkao-Txikirenak, Lopategirenak, Lizasorenak, Antton Mari Eizmendi Loidisaletxerenak... Angel Larrañagak berak hiru sorta ditu, eta Egañarekin egindako emanaldi bateko bertsoak ere bildu ditu diskara.
Kupela musika taldeak erabat bertsoz osatutako diska atera du, Gailurrak ikutuz izenburua duela. Hamasei bertsoaldiko lana da. Gehienak plazan eta txapelketan bertsolari ezagunek bat-batean kantatutako bertsoak dira, Lazkao-Txikirenak, Lopategirenak, Lizasorenak, Antton Mari Eizmendi Loidisaletxerenak... Angel Larrañagak berak hiru sorta ditu, eta Egañarekin egindako emanaldi bateko bertsoak ere bildu ditu diskara.

Lazkao Txikik ispiluari jarritako hiru bertso ezagunek zabaltzen dute Kupelaren Gailurrak ikutuz diska. Lazkao Mendiko bertsolariaren beste bi lan ere bildu ditu Larrañagak: 65ko txapelketan bertsotan kontatu behar izan zuen txistea eta Sehaskari boteak. Jon Lopategik 86ko txapelketan erropa bere arropa zaharrak hartzen ikusi zuenari botatako bederatzi puntukoak Gailurrak ikutuz diskoan daude entzungai, Sebastian Lizasok 93ko txapelketan aulkiari boteak bezala. Manuel Lasartek kinielari jarriak ere ageri dira eta baita Mitxelenak odolari jarriak ere. Gorrotxategirenak dira Iruzurrari jarriak eta Antton Mari Eizmendi Loidisaletxerenak Gerratia izeneko bertsoak. Angel Larrañagak berak hiru sorta ditu Gailurrak ikutuz diskan. Aberri Egunari jarria bata, San Inaziori bestea eta Udaberriari hirugarrena. Azkenik, Egañak eta biak ETBrako egin zuten emanaldi bateko bertsoak ekarri ditu diskara.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu