Guztira 26 lan aurkeztu dira, eta 100 baino gehiago izan dira partehartzaileak 2012-04-17

Marka guztiak hautsi ditu Bertsomovieda lehiaketak

Sari nagusia bi lanen artean banatuko da: "Bertso Road Movie" eta "Urpeko bertsoak". Publikoaren saria "Bertso Road Movie" lanak jaso du. Epaileen iritziz bertso onenak dituen lana, berriz, "Intxaur ondotik Intxaurpera" izan da. Webgunean 13000 bisita izan ditu bozketa epea zabaldu zenetik.
 Bukatu da Bertsomovieda bideo-lehiaketa. Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak lehenengoz antolatu du lehiaketa hau Beasaingo Udalaren laguntzarekin. Bertan, partehartzaileek bertsoak irudiekin uztartu behar izan dituzte. Denera 26 lan aurkeztu dira lehenengo edizio honetara, eta 100 baino gehiago izan dira partehartzaileak. Sari-banaketa ostiral honetan egingo bada ere, jada jakinarazi dituzte irabazleak. 900 euroko sari nagusia bi irabazleren artean banatu dute: "Bertso Road Movie" eta "Urpeko bertsoak". Publikoaren saria, berriz, "Bertso Road Movie" lanak eskuratu du, eta egileek 15 lagunentzako bazkaria irabazi dute Ataungo Urbitarte sagardotegian. Azkenik, bertsorik onenak dituen bertsomoviearen saria "Intxaur ondotik Intxaurpera" lanak jaso du, eta 300 euroko saria irabazi dute egileek.

 Antolatzaileek azaldu dutenez esperotako marka guztiak hautsi ditu aurtengo lehiaketak, bai partehartzeari dagokionez eta baita jarraipenari dagokionez ere. Martxoaren 28an zabaldu zen interneten botoa emateko epea, eta ordutik 13 000 bisita jaso ditu webguneak (egun batzuetan 1 500 bisitari ezberdinen bisita ere izan du).

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri