I.M. Barriola gelategian izango da saioa 2012-04-18

Bertsolariak eta robotak gaur Donostian

Bertsolariak eta robotak gaur Donostian
Hitzarengunea-ren inaugurazioa izango da. Andoni Egaña, Maialen Velarde, Oier Lakuntza eta Felix Zubia bertsolariek ondoan izango dituzte "Galtxagorri" eta "Tartalo" robotak. Robotika eta Sistema Autonomoen taldeak, Aholab ikerkuntza taldeak eta IXA ikerkuntza taldeak garatu dituzte robotak, baina Manex Agirrezabal izan da garatzaile nagusia.
 Bertso-saio berezia egingo dute gaur Donostiako EHUko Gipuzkoako campusean, I.M. Barriola gelategian. Hitzarengunea-ren inaugurazioaren barruan, bertsolari eta roboten arteko saio bat egingo dute eguerdiko 12etatik 14etara. Andoni Egaña, Maialen Velarde, Oier Lakuntza eta Felix Zubia bertsolarien ondoan ariko dira "Galtxagorri" eta "Tartalo" robotak.

 Robotak hiru talderen artean garatu dituzte. Batetik, Robotika eta Sistema Autonomoen taldeak egin ditu robotika-lanak; beraiek eman diote gorputza makinari. Bigarren taldea Aholab ikerkuntza taldea da, ahotsaren sorkuntzan lan egin duena. Beraiek jarri dute robota kantari. Hirugarren taldea IXA ikerkuntza taldea da. Hauek eman diote robotari hutsetik bertsoak sortzeko gaitasuna. Horretarako, eskuragarri zegoen bertso multzo handi bat hartu da abiapuntu moduan. Hiru talde hauen laguntzarekin Manex Agirrezabal izan da proiektuaren garatzaile nagusia. Dena den, robotez gain bertsoarekin lotutako bestelako lan bat baino gehiagorekin ari dira une honetan, eta horiek aurkezteko ere balioko du gaurko saioak.

 Bertso-saioaren ondoren musikariak ere ariko dira, eta sagardoa eta txistorra ere banatuko dituzte. Nahi izanez gero saioa zuzenean jarrai daiteke hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu