Lanak otsailaren 27ra bitartean aurkez daitezke 2009-02-09

Abian da Urretxuko eta Zumarragako Eskolarteko XXII. Bertso-Paper Lehiaketa

Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak bertso-paper lehiaketa antolatu du aurten ere. Helburua herriko gazteen artean bertsozaletasuna sustatzea da.
 Zabalik dago Urretxu eta Zumarragako Eskolarteko Bertso-Paper Lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Herriko ikasleek parte hartu dezakete. Horretarako, bertso-sortak otsailaren 27a baino lehenago bidali beharko dira Urretxuko Aizpuruenea edo Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeetara. Hiru kategoria bereiztu dira, adinaren arabera.

A Kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak. Bi bertso edo lau kopla idatzi beharko dituzte, gai honen inguruan: "Dagoeneko ez naiz hain txikia".
B Kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak. Hauek bi bertso idatzi beharko dituzte. Gaia, berriz, honako hau izango dute: "Amonak istorio ederrak kontatzen dizkigu".
D Kategoria: DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak. Gutxienez hiru eta gehienez bost bertso idatzi ahal izango dituzte, gai librean.

 Sari banaketa ekitaldia martxoaren 27an egingo da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Iaz 250 ikaslek hartu zuten parte.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu