"Kabitik Plazara" ekimenaren barruan 2009-02-12

Bertsoak 09+ emanaldia izango da larunbatean Zizurkilen

Bertso musikatuak, bertso-jarriak, ariketa bereziak eta beste hainbat sorpresa izango dira tartean.
   Zizurkilgo Goiko Zentroan saio berezi bat izango da larunbat honetan, gaueko 21:00etatik aurrera. Honako bertsolari hauek hartuko dute parte:

 Iñaki Gurrutxaga
 Amaia Agirre
 Uxue Alberdi
 Unai Muñoa
 Aitzol Barandiaran

 Gai-jartzaile lanetan, berriz, Egoitz Aizpuru jardungo da. Amaia Agirrek azaldu duenez "saio arruntak eta ariketa bereziak" tartekatuko dira emanaldian zehar. Hala, bertsolariek jarrera berezietan kantatuko dute; musikaren laguntzaz inprobisatzen ariko dira; bertso-jarriak abestuko dituzte eta bestelako ariketa berezi batzuei ere aurre egin beharko diete. Xehetasun gehiago daude hemen. Saiorako sarrerak salgai daude Aurrera tabernan eta Zizurkilgo Goiko Zentroan bertan.
 
 Tolosaldeko Txolarre Irratiak antolatutako Kabitik Plazara ekimenaren barruan dago emanaldi hau. Honez gain, beste bi saio ere antolatu dituzte Txolarrekoek:
 
MARTXOAK 14. LARUNBATA
Alegiko Kultur Etxean. Eguerdiko 14.00etan.
Alegiko Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatuta.
Bertso Bazkaria. Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia.
 Alegiako bertso-eskolak hartu du saio hau antolatzeko ardura. Sarrerak Alegiako tabernetan erosi daitezke.

 
APIRILAK 4, LARUNBATA
Tolosako Iurre Elkartean. Gaueko 21.00etan.
Bertso Afaria. Jexux Mari Irazu, Anjel Mari Peñagarikano eta Bixente Gorostidi.
 Antolatzaileen hitzetan hau izango omen da bertso saiorik "klasikoena". Sarrerak Tolosan bertan daude salgai, Rakunen eta Galtzaundin.

 Bertso saio hauez gain, herri kirolak eta kantu saioak ere izango dira otsailaren 14tik maiatzaren 8ra bitartean. Hauei buruzko informazio gehiago dago hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»