Aitzol Astigarraga eta Galtxagorri robota egongo dira platoan 2012-04-27

Donostia eta Gasteizko saioak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Bertsomovieda lehiaketan sari nagusia lortu duen "Urpeko Bertsoak" lana emango dute. Zuri-beltzekoan Joxe Joakin Mitxelena, Imanol Lazkano eta Joxe Agirre izango dira protagonista. Zappingean, berriz, Gernikako bonbardaketari jarritako bertsoak izango dira entzungai.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa emango du ETB1ek. Larunbat bazkalostean izango da, Gaur Egun albistegiaren ondoren. Aste honetako programan bi saiok beteko dute tarterik zabalena.

 Batetik, Donostian, EHUren Gipuzkoako Campusean egindako saioa emango du programak. Andoni Egaña, Felix Zubia, Oier Lakuntza eta Maialen Velarde bertsolariek bi kide berezi izan zituzten aldamenean: Ttarttalo eta Galtxagorri robot bertsolariak. Saioko une distiratsuenez gozatzeko aukera izango da. Horrez gain, Aitzol Astigarraga gonbidatu dute platora, Jon Artanoren galderei erantzuteko. Bertsozalea izateaz gain informatikan ingeniaria da mutrikuarra, robotikan aditua, eta bi roboten sorkuntzan jardun den zientzialari taldekoa. Asmakizunen berri emango du programan. Gainera, Galtxagorri robota berarekin batera eramango du platora, eta erakustaldi bat egingo du.

 Programak eskainiko duen bigarren saioa Gasteizen egindakoa izango da, Gaztetxearen 24. urteurrena ospatzeko. Unai Elizasu gai-jartzaile zela sei bertsolari aritu ziren kantuan: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Ander Solozabal, Andoni Egaña eta Eneko Abasolo "Abarkas".

 Hirugarren saio bat ere emango du programak, aurrerapen moduan. Urretxuko Motz tabernan Beñat Lizasok eta Iñaki Apalategik bertso-bazkaria egin zuten, eta hango bertsoaldi xelebre bat ikusgai izango da.

 Bestelako edukiak ere izango ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak. Hala, Bertsomovieda lehiaketan sari nagusia lortu duen "Urpeko Bertsoak" lana eskainiko dute.

 Ohiko ataletan, Joxe Joakin Mitxelenaren Benidormeko komerien berri emango dute Zuri-beltzekoan, Joxe Joakinek berak, Imanol Lazkanok eta Joxe Agirrek kantatutako bertsoen bidez. Zappinga, berriz, Gernikako bonbardaketari jarritako bertsoekin osatuko dute.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa