Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa 2012 2012-05-03

Hirurogeita hiru bertsolari zortzi eskualdeetan

Bizkaiko Bertsozale Elklarteak atzo aurkeztu zuen Eskualdeetako Bertsolari txapelketa, Bilbon. Bertso-eskola, herria, zabaldu eta plaza kontzeptuen bueltan egituratuta dator aurtengoa eta 63 parte hartzaile izango ditu. Horietatik gehienez 30 pasako dira udazkeneko fasera. Zortzi eskualdeetan egingo da txapelketa hau eta asteburu honetan hasiko da Enkarterrietan.
Bizkaiko Bertsozale Elklarteak atzo aurkeztu zuen Eskualdeetako Bertsolari txapelketa, Bilbon. Bertso-eskola, herria, zabaldu eta plaza kontzeptuen bueltan egituratuta dator aurtengoa eta 63 parte hartzaile izango ditu. Horietatik gehienez 30 pasako dira udazkeneko fasera. Eskualdeko txapelduna zuzenean sailkatuko dira eta gainerakoak -30 zerrenda osatu arte- puntuazioaren baitan. Zerrenda horretan, jada leku bat badute Bizkaizko finalean kantatu izan dutenek.

Txapelketa hau zortzi eskualdeetan egingo da eta asteburu honetan hasiko da Enkarterrietan.

ESKUALDEA DATA HERRIA LEKUA ORDUA

ENKARTERRI
Maiatzaren 5a Barakaldo Clara Campoamor kultur etxean 17:30etan
HEGO-URIBE
Maiatzaren 6a Arrigorriaga Lonbo aretoan 17:30etan
DURANGALDEA
Maiatzaren 11a Abadiño Probalekuan 22:00etan
ARRATIA
Maiatzaren 12a Zeanuri Frontoian 17:30etan
LEA-ARTIBAI
Maiatzaren 19a Ondarroa Kafe Antzokian 17:30etan
URIBE KOSTA
Ekainaren 2a Algorta, Getxo Villamonte kultur etxean 17:30etan
URIBE BUTROE
Ekainaren 9a Sondika Kultur etxean 17:30etan
BUSTURIALDEA
Ekainaren 10a Bermeo Kafe Antzokian 17:30etan

Parte hartuko duten bertsolariak
ARRATIA

Illart Gumuzio
Ander aldazabal
Beñat romero
Iñaki Iturriotz
Irati Astondoa
Unai Ormaetxea

HEGO URIBE
Oihana Bartra
Txaber Ormazabal
Arkaitz Zipitria
Iker Uribarren
Mikel Galarza
Olatz Ipiña (puntuau barik)

BUSTURIALDEA

Ander Elortegi
Xabier Enbeita
Jon Arano
Iker Belaustegi
Julen Erezuma
Gurutz Uruburu

LEA ARTIBAI

Gorka Ostolaza Potxis
Joseba Artza Urta
Eneko Arrate
Xabat Galletebeitia
Lander Ibarluzea Aitxulua
Nerea Ibarzabal

DURANGALDEA
 Garikoitz sarriugarte
Eñaut uruburu Lepotxo
Gorka lazkano
Julen sololuze
Ander salaberria
Peru Madalena

URIBE BUTROE

Mikel goiriena
Ortzi garitano
Aitor esteban
Peru vidal
Beñat vidal
Inazio vidal
Malen amenabar
Ekain landa txispain
Ibon larrazabal
Asier legarreta
Jone larrinaga
Galder bilbao Txapi

ENKARTERRI
Aitor Arrutia
Jon Martinez
Nuria Cortada
Patxi Arteagabeitia
Beñat Amezaga
Ion Barrocal
Maialen Akarregi
Aitziber Bengoetxea
Idoia Anzorandia
Leire Barrera

URIBE KOSTA

Arrate Illaro
Itxaso Paia
Ekaitz Larrazabal Katxo
Josu Landeta
Gabi Basañez
Peio Etxebarria
Iñigo Kortazar
Daniel de Miguel
Imanol Uria
Peio Arondo
Aitzo de Kastro
Arkaitz Gomez

Lanak: 10 bertso eta buruz burukoa
Eskualdeetako finaletan bertsolariak 10 bertso botako dituzte eta ondoren lehenengo biek buruz burukoa jokatuko dute. Hona hemen egin beharreko ariketak:

Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emonda 3na bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emonda bertso 2 zortziko txikian.
Bakarka, gaia emonda 2na bertso doinu eta neurri librean.

Buruz buru
Binaka, gaia emonda 3na bertso hamarreko txikian.
Kartzelako lana: banaka, gaia emonda 3na bertso doinu eta neurri librean.

Bizkaiko Txapelketa, urrian hasi eta abenduaren 15ean finala

Atzoko aurkezpenean Bizkaiko Txapelketako zenbait datu ere eman zituen antolakuntzak. Urrian hasiko da, bost final laurden eta hiru final aurre izango ditu eta finala abenduaren 15ean jokatuko da. 2010ko finalistak zuzenean finalaurrekoetara sailkatuko dira.

Antolatzaile taldea
Jose Luis Basterretxea, Maite Berriozabale, Miren Itziar Basterretxea, Moises Enbeita,
Jokin Castaños, Jurgi Fuentes, Idoia Anzorandia, Aitor Arrutia, Irune Soto, Asier
Ibaibarriaga, Joseba Etxebarria, Goizalde Atxutegi, Nahikari Ayo, Amaia Errasti eta
Zihara Enbeita ari dira lanean antolatzaile taldean. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen menpe dago talde hau.

Gai-jartzaileak eta aurkezleak eskualdeen esku

Eskualde bakoitzak bere gaijartzaile taldea izentauko du. Era horretan eskualdeetako
Bertsozale eta inguruko jentearen partehartzea bultzatu gura du antolakuntak.

Epai-mahaia
Epaile lanetan arituko direnak: Nahikari Ayo, Gorka Intxaurbe, Jon Jaio eta Jurgi fuentes.
Ordezkoak: Asier Ibaibarriaga, Ander Txakartegi eta Xemein Larrinaga.
Idazkaria: Miren Itziar Basterretxea.


Informazio gehiago

www.bizkaikotxapelketa.biz


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra