Alaia Martin izango da aste honetako gonbidatua 2012-05-04

Belfast, Iruñea eta Urretxuko saioak Hitzetik Hortzeran

Bartzelonako "Bertso Sopar"-era joateko zozketa egingo dute. Zuri-beltzekoan Lasarte agertuko da pinuari kantuan 1968ko otsailean. Zappingean, berriz, Anjel Mari Peñagarikano eta Gregorio Larrañaga "Mañukortak" 1992an Azpeitian galde-erantzunetan egindako saioa eskainiko dute.
 Larunbat honetan Hitzetik Hortzera programa ikusi ahal izango da ETB1ean, eguerdiko Gaur Egun albistegiaren ondoren. Aste honetako programak hiru saio izango ditu ardatz. Alde batetik, Belfasten aurten bosgarrenez egin den Bertso Dinnerra eskainiko du programak. Jon Maia eta Alaia Martin joan ziren kantura, eta Irlandan bizi diren euskaldunak eta Euskal Herritik joandakoak izan zituzten lagun Culturlann etxean. Hango saioaz eta beste hainbat konturen inguruan aritzeko Alaia Martin egongo da platoan aste honetan Jon Artanoren galderei erantzunez.

 Bestetik, Iruñeako Hizkuntza Eskolan egindako saioko irudiak ere emango ditu Hitzetik Hortzerak. Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Oskar Estanga eta Xabier Paya aritu ziren kantuan, Ainhoa Aranbururen gai bihurriei erantzunez. Urteroko festa ospatu zuten horrela.

 Hirugarren saioaren aurrerapena joan zen astean eskaini zuten. Urretxuko Motz tabernan bertso-bazkaria egin zuten Beñat Lizasok eta Iñaki Apalategik, eta hango bertsoaldi gehiago eskainiko ditu aste honetako programak.

 Bestalde, Bartzelonan egingo den "Bertso Sopar"-era joateko bidaiaren zozketa ere aste honetan egingo dute.

 Ohiko atalak ere izango ditu aste honetako programak. Hala, Zuri-Beltzekoan 1968ko otsailean Lasartek pinuari buruz kantatutako bertsoak berreskuratuko dituzte. Zappingean, berriz, Anjel Mari Peñagarikanok eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-k galde-erantzunetan Azpeitian 1992ko abenduan egindako saioa izango da gozagai.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa