Oral Tradition Journal argitalpenaren zuzendaria 2012-05-07

John Foley ahozkotasunaren ikerlaria zendu da

John Foley bertsolaritza ahozkotasunaren nazioarteko ikerkuntza eremuan kokatu eta zabaldu zuen. 2005eko Txapelketa Nagusiko finalera gonbidatu zuen Bertsozale Elkarteak eta Argo egitasmoan parte hartzeko proposamena ere onartu zuen. Final horri buruzko artikulua idatzi zuen Oral Tradition Journal aldizkarian.
John Miles Foley zendu da, Massachusettseko Unibertsitatean doktoratua, ahozko tradizio konparatiboaren alorrean  munduko aditu nagusitzat hartua izan da.

Missouriko Unibertsitatean ahozko tradizioen ikerketa zentroa sortu zuen, "Center for Studies in Oral Tradition" delakoa (www.oraltradition.org), eta gaiaren inguruko aldizkari garrantzitsuenetarikoa ere berak sortu zuen, "Oral Tradition Journal" (journal.oraltradition.org).

Bere ekarpen nagusiena munduko ahozko tradizioen gertakari ezberdinen ikerketa izan zen, tartean bertsolaritzaren ikerketa, eta landa-ikerketa horietan ikusitakoa antzinako testuetan eta internet bidez sortzen ari den ahozkotasun berrian aplikatzea zuen helburu. Gaiaren inguruko 20 liburu idatzi edo editatu ditu eta 160 artikulu baino gehiago idatzi ditu.

2003an Renoko Ikerguneak antolatutako kongresuan izan zuen bertsolaritzarekin lehen harremana eta urte berean Bertsozale Elkarteak antolatutako "Ahozko Inprobisazioa Munduan" jardunaldietan parte hartu zuen (ttiki.com/37764).

2005eko Txapelketa Nagusiko finalera gonbidatu zuen Bertsozale Elkarteak eta Argo egitasmoan parte hartzeko proposamena ere onartu zuen (ttiki.com/37770). Final horri buruzko artikulua idatzi zuen Oral Tradition Journal aldizkarian (http://www.oraltradition.org/articles/basque)

2007an, munduan bertsolaritzaren berri zabaltzeko asmoarekin, Oral Tradition Journal aldizkarian bertsolaritzari buruzko ale berezi bat argitaratu zuen:
http://bdb.bertsozale.com/orriak/get/35-oral-tradition-journal-22-2

2009an Txapelketa Nagusiko finalaren aitzakian berriro etorri zen Euskal Herrira eta Asier Altunaren Bertsolari filmaren grabazioan parte hartu zuen: http://vimeo.com/9355066

Bere azken ikerketan Ahozko Tradizioak eta Internet Teknologiek oinarrian duten antzekotasuna aztertzen ari zen, eta hor ere bertsolaritza adibide garrantzitsuenetariko bat bezala ikusten zuen:
http://sms.cam.ac.uk/media/1092059

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa