Plazatik Gaztetxera 2012-05-14

Aimar Karrika eta Maddi Sarasua bigarren fasera Plazatik Gaztetxeran

Maddi Sarasua eta Aimar Karrika izan dira lehenengo bi irabazleak Plazatik Gaztetxerako kanporaketan. Joan den larunbatean izan zen saioa Mutrikuko gaztetxean, 100 entzule ingururen aurrean.
Maddi Sarasua eta Aimar Karrika izan dira lehenengo bi irabazleak Plazatik Gaztetxerako kanporaketan. Joan den larunbatean izan zen saioa Mutrikuko gaztetxean, 100 entzule ingururen aurrean.

Honela gelditu zen sailkapena:
Aimar Karrika eta Maddi Sarasua 180 puntu (Bigarren faserako sailkatuta)
Peru Vidal eta Imanol Uria  173,5 puntu
Ander Elortegi eta Jon Arano 172,5 puntu
Ander Zulaika eta Andoni Zubiaurre  168,5 puntu

Antolakuntzak zabaldutako prentsa oharraren arabera, ondo hasi ziren bertsolariak ofizioetako ariketetan. Zortziko nagusian nahiko parean aritu ziren bertsolari denak, aipatzekoa izanik Ander eta Maddik eraso sexisten inguruan eginiko ariketa. Zortziko txikian fin aritu ziren lau bikoteak, umorea jarriz emandako gaiei. Andoni Zubiaurre mutrikuarra bikain estreinatu zen bere lehenengo ofiziokoan. Kopletan bertsoen mailak behera egin zuen arren barrez hartu zituzten bertara hurbildutakoek Begetarianoei ateratako txuletaren inguruko bertsoak. Bakarkako lanean ongi landu zituzten lau bertsolariek gaijartzaileak emaniko gaiak. Bertsolarien eskutik erreflexio politak entzun ahal izan genituen bai gomazko piloten, bai gaztetxeen desagerpena, bai bertsolaritzaren garapena eta bai etxebizitzen kentzearen inguruan.

Taldeka begiratuta, saio osoan zehar erregularren aritu ziren Maddi eta Aimar, buruz burukorako epailearen txartela lortuz.  Elortegi eta Jonek 8ko handian eta bakarka puntu dexente batu bazuten ere, Peru eta Imanolek 8ko txikian eta bakarka eginiko ariketekin beraien aurretik sailkatzea lortu zuten. Ander Zulaika eta Andoni Zubiaurrek osaturiko bikotea, epaileen aldetik gutxien puntuatua izan zen arren, publikoaren bozkaz lorturiko txartelarekin buruz burukoan sartzea lortu zuten.

Buruz burukoan ere izan zen berrikuntzarako tokirik, eta bi bikoteek hamarreko txikiko ariketa egin ondoren emaniko bi  objetuei, euskal txapela eta gora euskadiko txapela, bina bertso bota behar izan zizkioten.

Azken bi ariketa hauetan ere Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan ziren epaileen gustokoen. Bai hamarreko txikian, zero zabor hondakinak kudeatzeko moduaren inguruko eztabaidan eta bai bi bertsolariek txapelei eskeiniriko bertsoetan.

Amaitzeko, opariak banatu zizkieten bertsolariei herriko produktuez beteriko launa otarra eta irabazleei “Xabi Flores”-ek margoturiko bi teia eder.

Datorren astean Zumaian jokatuko da hurrengo kanporaketa:

•    Maddi Gallastegi eta Jon Ruiz de Pinedo
•    Hodei Iruretagoiena eta Ioritz Bastarrika
•    Mikel Artola eta Imanol Irazustabarrena
•    Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa