Aste honetan Unai Muñoa eta Ane Labaka egongo dira platoan 2012-05-17

Ostiral iluntzean izango da Hitzetik Hortzera, 21etan

Lasarte-Oria, Urdazubi eta Arroa Beheko saioak eskainiko dituzte. Zappingean 1986ko Txapelketa Nagusiko bertso berezi bat eskainiko du programak, eta Zuri-Beltzeko Auspoan "Mattin, nere gizona" liburuko pasarte bat irakurriko du Luixa Guilzuk. "Bertsolharitza" ikuskizunaz ere ariko dira.
 Ordutegi berriarekin dator Hitzetik Hortzera bere denboraldiko azkenaurreko programara. Aste honetan ostiral iluntzean izango da ikusgai, 21etan. Hiru bertso-saio izango dira aste honetako programaren ardatz. Alde batetik, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean urtero antolatzen duten saio bereziko irudiak emango dituzte. Herriko kultur taldeek parte hartzen dute emanaldian eta dantza, antzerkia eta musika bertsoarekin uztartzen dira. Aurtengoan Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu dira kantuan bertso-eskolako kideekin batera. Saio hari buruzko informazio gehiago emateko Unai Muñoa eta Ane Labaka egongo dira platoan. Saioan zehar Massiel-en "la, la, la" kantuaren doinuan aritu behar izan zuten bertsolariek, eta horri lotuta egongo da Zappinga. Izan ere, 1986ko Txapelketa Nagusian bertsolari batek doinu horretan kantatu zuten, eta biharko programan argituko dute misterioa.

 Bigarren saioa Urdazubiko Gauiñara elkartean egindakoa izango da. Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik giro ederra jarri zuten.

 Azkenik, Bidalitakoak atalean Iker Zubeldiak eta Julio Sotok Arroa Behean egindako saioko irudiak ere eskainiko ditu programak.

 Ohiko atalei dagokienez, Zuri Beltzeko Auspoa atalean Mari Trekuk idatzitako "Mattin, nere gizona" liburua izango dute mintzagai. Luixa Guilzu ariko da liburuaz, eta pasarte bat ere irakurriko du.

 Bestalde, Ibai Esoainek sortutako Bertsolharitza emanaldi bereziaren inguruko erreportaje bat emango dute programan.

 Aste honetakoa denboraldi honetako azkenaurreko programa izango da. Datorren astean programa berezia egingo dute Bartzelonan grabatua, Agin Rezola eta Igor Elortzak egindako bertso-soparra ardatz duena.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa