HItzetik Hortzera 2012-05-17

Lasarten ‘auzolanean’ egindako saioa Hitzetik Hortzeran, ostiral gauean

Lasarten auzolanean egindako saioa izango da Hitzetik Hortzeran, Unai Muñoa eta Ane Labaka lasartearrak platoan direla.Eskaintza gehiago ere izango du programak, azken aste honetan ordutegi berrian etorriko denak. Ostiral gauean 21:00etan.
Lasarten auzolanean egindako saioa izango da Hitzetik Hortzeran, Unai Muñoa eta Ane Labaka lasartearrak platoan direla.Eskaintza gehiago ere izango du programak, azken aste honetan ordutegi berrian etorriko denak. Ostiral gauean 21:00etan.
Ttakun euskara elkarteak koordinatuta, urtero egiten dute bertso-saio berezia Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean. Herriko kultur taldeek elkarlanean ontzen dute ikuskizuna, eta denetarik izaten da: dantza, antzerkia, musika... eta, jakina, bertsoa. Aurten Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin kantatu dute, eta hango berri emango dute platoan Labakak eta Muñoak. Ezohiko ariketak egin behar izaten dituzte bertsolariek. Aurten, besteak beste, Massielek ezagun egindako La, la, la kantaren doinuan abestu dute. Ez dira, ordea, aire horretan plazan aritutako lehendabizikoak. 1986ko txapelketa nagusian egin zuen hori estreina beste norbaitek; Zappingean argituko dute misterioa.

Urdazubiko Gauiñara elkartean saltsa ederra sortu zuten Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik kantatutakoek. Hango onentsuena ere erakutsiko dute. Bidalitakoan, Iker Zubeldia eta Julio Soto Arroa Behean. Zuri-beltzeko ASUPOAn Mattin, nere gizona liburuaz solastuko da Luixa Guilzu; eta Mari Trekuren laneko pasarte bat ere irakurriko du. Ibai Esoainek sortutako BertsolHaritza ikuskizunaz erreportajea emango dute, gainera.

Denboraldiko azkenaurreko programa da aste honetakoa. Maiatzaren 25ean emango dute azkena. Osorik Bartzelonan grabatua, bertan egin berri den bertso-soparra ardatz duela.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»