Behe Nafarroan eta Zuberoan beteko luke bere jarduna 2012-05-22

Bertsularien Lagunak Elkarteak irakaslea behar du

Lanpostu osoa eskaintzen da, urtebeterako, eta beharrezkoa izango da autoa edukitzea. Motibazio gutuna eta curriculuma maiatzaren 31rako igorri beharko dira Elkartearen egoitzara.
 Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartea irakasle bila dabil, Behe Nafarroan eta Zuberoan lan egiteko. Urtebeterako lanpostua eskaintzen da, jardun osokoa. Beharrezkoa izango da autoa edukitzea. Lanpostua lortzeko interesa daukanak maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko ditu motibazio gutuna eta curriculuma Elkartearen egoitzara. Honako hau da helbidea:

  BERTSULARIEN LAGUNAK
  "Larraldea" Amotze Auzoa
  64 310 Senpere

 Helbide elektronikoa, berriz, honako hau da: bertsularien-lagunak@wanadoo.fr

 Lanpostua lortu ahal izateko honako gaitasun hauek eskatzen dira: bertso-eskoletan eta ikastegietan irakasle izateko gaitasuna; transmisio lan eta ekitaldiak koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasuna eta informatika erabiltzeko gaitasuna. Horrez gain, kontutan hartuko da bertsolaritzaren eta Elkartearen proiektuaren gaineko ezagutza, haur eta gazteekin animazioan izandako esperientzia eta irakaskuntzan esperientzia izatea.

 Informazio gehiago nahi izanez gero hau da Bertsularien Lagunak Elkartearen telefono zenbakia: 33 (0)5 59 541504.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu