"Arabako bertso-eskolek 30 urte, 11 opari" 2012-06-05

Arabako txoko askotan ospatuko da bertso-eskolen 30. urteurrena

Gaur egun Arabako 12 herritan daude bertso-eskolak, eta 30 talde daude denera. 190 lagunek hartzen dute parte talde hauetan. Sorreran lanean aritutako aitzindariak omenduko dituzte aurten, eta kultura eta euskara eragile ezberdinei bertso-saioak dohainik eskainiko dizkie Arabako Bertsozale Elkarteak.
 Orain dela bi aste aurkeztu zuen Arabako Bertsozale Elkarteak "Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari" egitasmoa. Aurten 30 urte beteko dira Araban lehenengo bertso-eskolak sortu zirenetik. Gasteizen eta Laudion erein zen lehenengo hazia, eta hortik aurrera geroz eta talde gehiago sortu dira; Aramaio, Agurain, Legutio eta Amurrion lehenengo eta Oion, Zalduondo, Araia, Maeztu, Murgia eta Kanpezun ondoren. Gaur egun 190 lagunek hartzen dute parte 12 bertso-eskolatan. Denera 30 talde daude Araban.

 Aurten 30. urteurrena izaki Arabako Bertsozale Elkarteak aitzindariak omendu nahi ditu, eta baita kultura eta euskara eragile ezberdinei bertso-saioak dohainik eskaini ere. Apirilean hasi ziren bertso-saioekin, baina datozen egunetan ere bat baino gehiago izango da:

 EKAINAREN 8a, OSTIRALA
 Gaueko 22:30etan Oiongo Taconera tabernan
  Ruben Sanchez
  Orlando Arreitunandia
  Unai Bengoetxea
  Xabi Lopez de Santiago
   Gai-jartzailea: Alazne Garcia

 EKAINAREN 14a, OSTEGUNA
 Iluntzeko 20etan Murgiako Udaletxeko aretoan
  Unai Mendibil
  Serapio Lopez
  Ander Solozabal
  Rikardo Gonzalez de Durana
   Gai-jartzailea: Unai Gomez

 EKAINAREN 21a, OSTEGUNA
 Iluntzeko 19etan Izarrako Kultur Etxean

 EKAINAREN 21a, OSTEGUNA
 Iluntzeko 19etan Legutioko Gaztegunean

 
 Ekimenaren harira, argazki bidezko muntaia bat prestatu dute, Bertsoa.com-en ikusgai dagoena.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu