Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ere jokatuko da bertan 2012-06-07

Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Larraintzarren

Ikastetxeko aretoan egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizean 14 urte artekoen finala jokatuko da, 11 bertsolarirekin. Bazkalostean, berriz, jolasak eta 14 eta 18 urte bitarteko bertsolarien finala izango dira, 9 partehartzailerekin.
 Aurtengoan ere Nafarroako Bertso Eskolek beren eguna ospatuko dute. Larunbatean izango da hitzordua, Larraintzarren, eta egun osoko egitarauaren barruan jokatuko dira Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalak ere.

 Goizeko 10:30etan hasiko da festa, ongi etorriarekin. Ondoren 14 urte artekoen finala izango da Larraintzarreko ikastetxeko aretoan. 11 bertsolari ariko dira kantuan:

 Amaiur Gindeo (Iruñea)
 Joanes Ilarregi (Leitza)
 Xabat Ilarregi (Leitza)
 Beñat Altzelai (Leitza)
 Saioa Mateorena (Leitza)
 Oiher Altzelai (Leitza)
 Alai Arozena (Leitza)
 Leire Erbiti (Leitza)
 Pello Usabiaga (Leitza)
 Unai Muro (Berriozar)
 Julen Mailharin (Berriozar)

 11 bertsolari hauek hiru ariketa egin beharko dituzte. Lehenengo 4 oinak emanda bertso bana kantatuko dute, gaia emanda beste bertso bana ondoren eta, bukatzeko, hitza emanda bertso bana. Hiru ariketa hauek eginda galbahea pasako da, eta 6 bertsolarik egingo dute aurrera, beste bi ariketa burutzeko: gaia emanda bertso bana bota eta zortziko txikian, ofizioka, beste bina bertso.

 Joxema Leitza eta Xabier Terreros ariko dira epaile lanetan, eta Iker Gorosterrazuk aurkeztuko du saioa.

 Gaztetxoen finalaren ondoren, eguerdiko 13ak aldera, bazkaria egingo dute bertaratu direnek. Ondoren, eguerdiko 14etan, jolasekin arituko dira. Arratsaldeko 16etan 14 eta 18 urte bitartekoek jokatuko dute finala. 9 bertsolari ariko dira bertan:

 Maialen Lopez (Lesaka)
 Haizea Beruete (Iruñea)
 Idoia Saez (Iruñea)
 Eider Azkoaga (Iruñea)
 Amaia Elizagoien (Oronoz)
 Sukil Etxenike (Doneztebe)
 Mikel Lasarte (Barañain)
 Sarai Robles (Barañain)
 Manex Mailharin (Berriozar)

 Lehenengo fasean launa bertso botako dituzte bertsolariek: gai orokor batekin bertso bat, gehienez 5 oinekoa; 4 oinak emanda bertso bat; bukaera emanda bertso bat eta hitza emanda beste bat. Galbahea pasa ondoren lau bertsolari geratuko dira lehian, eta hauek beste launa bertso kantatu beharko dituzte. Lehendabizi, zortziko txikian ariko dira, ofizioka, bina bertso kantatuz. Ondoren iritsiko da kartzelako lana: puntua emanda bertso bat eta gaia emanda bakarka beste bertso bat.

 Nerea Bruño, Joxema Leitza eta Iñigo Ibarra ariko dira epaile lanetan.

 Saioa bukatu eta arratsaldeko 18ak aldera bukatuko da Bertso Eskolen Eguna ere.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu