Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2012-06-12

Larunbat honetan jokatuko da, Agurainen

Harresi aretoan izango da hitzordua. Goizean, 11tan gaztetxoen finala jokatuko da hamabi bertsolarirekin. Bazkalostean, berriz, gazteak ariko dira 15:30etatik aurrera, hamar bertsolarirekin. Aurtengoa 24. edizioa izango da.
 Joan zen asteburuan bukatu ziren herrialdeetako Eskolarteko Txapelketak, eta asteburu honetan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatuko da Aguraingo Harresi Aretoan. Aurtengoa 24. edizioa izango da. Ohi den moduan egun osorako egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Goizeko 11tatik aurrera 14 urte arteko bertsolarien finala jokatuko da, hamabi ordezkarirekin:

 Oier Iñurrieta (Gasteiz, 2000)
 Unai Etxenausia (Aramaio, 1998)
 Iker Larizgoitia (Mungia 1999)
 Txaber Altube (Abadiño, 1998)
 Paul Iruretagoiena (Ataun, 1998)
 Maddi Etxeberria (Larraul, 1998)
 Nahia Sasco (Lekuine, 1998)
 Kerman Diaz (Urruña, 1998)
 Idoia Iriart (Aiherra, 1998)
 Ellande Dunate (Aiherra, 1998)
 Joanes Ilarregi (Leitza, 1999)
 Beñat Altzelai (Leitza, 1999)

 Bi ataletan banatuko da gaztetxoek egin beharreko lana. Lehendabizi, seiko bi taldetan, gai baten inguruan hasierako bertsoa bota beharko du bertsolari bakoitzak. Ondoren, lau oinak emanda 8ko txikian bertso bana bota beharko dute. Ofizioka ariko dira lehenengo atal hau bukatzeko, 8ko txikian bina bertso osatzeko. Behin ariketa hau eginda galbahea oasako da, eta sei bertsolari igaroko dira bigarren atalera. Atal honetan bi ariketa egin beharko dituzte: hitza emanda bertso bana 8ko handian edo txikian eta binaka ofiziotako gaian bina bertso 8ko handian.

 Bazkalostean igoko dira oholtzara 14 eta 18 urte bitarteko finalistak, 15:30etan. Aurtengoan hamar izango dira ordezkariak:

 Paula Amilburu (Aramaio, 1994)
 Iñaki Tena (Gasteiz, 1995)
 Nerea Ibarzabal (Markina, 1994)
 Malen Amenabar (Larrabetzu, 1994)
 Jokin Bergara (Eibar, 1994)
 Gema Urteaga (Beasain, 1995)
 Maddi Sarasua (Itsasu, 1995)
 Aitor Servier (Azkaine, 1997)
 Mikel Lasarte (Barañain, 1996)
 Maddalen Lopez (Lesaka, 1997)

 Gazteen finala ere bi ataletan banatuko da. Lehendabizi, agur bana bota ondoren, ofizioka ariko dira, 8ko handian bina bertso osatu arte lehenik eta 8ko txikian hiruna osatzeko ondoren. Behin ofiziotako lanak eginda sei bertsolarik egingo dute aurrera kartzelako lana egiteko: puntuari erantzun eta gaia emanda bi bertso bota, gehienez bost puntuko neurrian.

 Naroa Sasieta ariko da aurkezle lanetan. Epaile lanetan, berriz, Ekaitz Elorriaga (Araba), Mirari Azula (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Jokin Arregi (Lapurdi), Beñat Soulé (Nafarroa Beherea) eta Mikel Beaumont (Nafarroa) jardungo dira.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri