"Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik" mintegia 2012-06-13

Bertsolaritzaren transmisioaz ariko dira EHUko Udako Ikastaroetan

Ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da ikastaro hau, Donostia. Ekainaren 28an Jon Maia bertsolariak "(Hizkuntza) aldaketaz: ikuspegi autobiografiko bat" hitzaldia emango du. Ekainaren 29an, berriz, Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirrek eta Karlos Aizpuruak gazteak bertsolaritzara zerk lotzen dituen aztertuko dute.
 EHUk Udako Ikastaroak antolatu ditu aurten ere, eta bertsolaritzak izango du lekurik. Jone Miren Hernández García antropologia irakasle eta ikerlariak "Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik" izeneko mintegia zuzenduko du. Bertan iragana (hizkuntzaren memoria), hizkuntzen eta identitateen egungo bidegurutzeak eta etorkizuna (gazteak) izango dira aztergai. Ikastaro hau ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da Donostiako Miramar Jauregian, eta bertsolaritzak bere lekua izango du. Honako hau da egitaraua:

 EKAINAREN 27a, ASTEAZKENA
 "Atzo, hizkuntza -emozioz- oroimenean"
 9etan     Dokumentazio banaketa
 9:15etan  "Las lenguas también tienen memoria", Chicagoko Unibertsitateko Jonah Rubinek gidatuta
 10:45etan  Etenaldia
 11:15etan "Osti-zaparrada geratzen duenerako aterkia, edo hitzen memoria", Xabier Gantzarain Etxaniz idazleak emanda
 12:15etan  "Euskararen memoriak d(it)uen ahotsa(k)": Idoia Etxeberria Elorza eta Juan Martin Elexpuru Arregi, Ahotsak.com ekimeneko kideek gidatuta
 
 EKAINAREN 28a, OSTEGUNA
 "Gaur, hizkuntza(k) eta identitatea(k) bidegurutzean"
 9:15etan  "Berriz ere, euskara bidegurutzean", Nafarroako Unibertsitate Publikoko Paula Kasares Corralesek gidatuta
 10:45etan  Etenaldia
 11:15etan  "Auzoko egitasmoa: topo egin, trukatu, aberastu", Topaguneko Maider Elkoro Gabilondoren hitzaldia
 12:15etan  "(Hizkuntza) aldaketaz: ikuspegi autobiografiko bat", Jon Maia Soria bertsolariak gidatuta

 EKAINAREN 29a, OSTIRALA
 "Bihar, hizkuntza globalak eta emozio lokalak?"
 9:15etan   "Mudanza e hibridación: vínculos entre juventud y lengua", Joan Pujolar Cos-ek (Universitat Oberta de Catalunya) gidatuta
 10:45etan  Etenaldia
 11:15etan  "Bizipenen euskara... edo euskara dilisten pare", Iñaki Eizmendi Arsuagak (Ebete. Hizkuntza Zerbitzuak) gidatuta
 12:15etan  "Etorkizuna bertsotan: gazteen errimatzeko grina", Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirre Kerexeta eta Karlos Aizpurua Etxartek emandako hitzaldia

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa