22:00etan kiroldegian 2012-06-22

Manuel Lasarte omenduko dute gaur Orion

Manuel Lasarte omenduko dute gaur Orion
0rioko Udalak eta herritarrek Aiako eta Leitzako Udalen eta herritarren laguntzarekin antolatu dute ekitaldia. Bertsoak, musika eta errezitaldiak ere izango ditu ekitaldiak. Bertsoa.com ere han izango da.
Orioko, Aiako eta Leitzako udaletako ordezkariek hiru udalerrietako eragileekin elkarlanean antolatuta,  Manuel Lasarte bertsolariari omenaldia egingo diote gaur Lasarte bera eta haren sorkuntza lana gogorarazteko. Manuel Lasarte Leitzan sortu zen, Aian bizi izan bolada batez eta Orion gero, eta hori dela eta, hiru herriek elkarrekin antolatu diote omenaldia.

Bertsoa, hitza eta musika

Bertsoak, musika eta errezitaldiak ere izango ditu ekitaldiak. Kantariak (Orioko Herri Ikastolako Olaxka abesbatza eta Mertxe Oliden), musikariak (Martin Perona, Gari eta Iñaki trikitilariak, Joxerra San Sebastian eta Imanol Urkizu) eta bertsolariak (Miguel Mari Elosegi Luze, Martin Rezabal Olaso, Patxi Etxeberria, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto eta Andoni Egaña) elkartuko dira, besteak beste, Orioko Karela kiroldegiko oholtza gainean. Azken horiek bat bateko bertsoak abestuko dituzte, eta aurrekoek Lasartek utzitako bertsoak abestuko dituzte. Maitane Mujika eta Ander Errasti dantzariek ere parte hartuko dute emanaldian zehar.  Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko Lehendakariak eta Iñaki Perurena Leitzako harri-jasotzaileak, berriz, Manuel Lasartek idatzitako testuen irakurraldiak egingo dituzte. Manuel Lasarteren hitzak entzungo ditugu haien ahotik, eta Manuel Lasarte bera entzuteko aukera izango da. Eusebio Lasarte semeak ere parte hartuko du ekitaldian, aita zena bertsotan agurtzeko.
Bertsoa.com ekitaldian izango da eta omenaldia ikusgai izango  da sarean. ETB diferituan botako du.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa