15garren edizioa aurten 2012-06-26

300 lagun, lehenengoz bertso eskolako umeek lehentasuna izan duten Udalekuetan

300 lagun, lehenengoz bertso eskolako umeek lehentasuna izan duten Udalekuetan
Bertsozale Elkarteak antolatutako 15garren bertso udalekuak hastera doaz. Aurtengo berritasun nagusia bertso eskoletan dabiltzan ume eta gaztetxoei udalekuetan parte hartzeko lehentasuna eman izana da: "izan ere bertso-udalekuen helburu nagusia da bertso-eskolan dauden haurrek udan ere euren zaletasuna sustatzea, motibazio horrekin bertso-eskolan jarrai dezaten". Horri eskerrak, Bertsozale Elkarteak zuzenean kudeatutako bos txandetan, % 75 bertso-eskoletako umeak dira, horrek dakarren harreman sarearekin.
Bertso udalekuak hastera doaz etaurten ere 300 ume eta gaztetxo ibiliko dira Euskal Herrian barrena bertsoaz gozatzen, zazpi txandetan barrena. Aurten bada nabarmentzeko berritasuna. Izen ematea Bertsozale Elkarteak kudeatzen duen bost txandetan, bertso eskoletan dabiltzan ume eta gaztetxoei lehentasuna eman zaie. "Izan ere bertso-udalekuen helburu nagusia da bertso-eskolan dauden haurrek udan ere euren zaletasuna sustatzea, motibazio horrekin bertso-eskolan jarrai dezaten", adierazi du Ixiar Eizagirre transmisio eragileak. Hala, bost txanda horietako umeen % 75 (181 gaztetxo) bertso eskoletan dabilena izatea lortu da. Baina gaztetxoak orokorrean bertsozaletzea ere bada udalekuen helburua, eta udalekuek bertso eskolarako zubi lana egitea.

20 ume lehen udalekuan
Lehen udalekua Hazparnen izan zen, 1998an. Euskal Herri osoko 20 haur bildu ziren, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Udal Leku Elkarteak antolatuta. Aurtengo Bertsozale Elkarteak antolatzen duen 15. edizioa da, 300 ume eta gaztetxo, eta 50 begirale bilduko dituena, ia denak oso bertso munduko jendea.

Kopuruak eta txandak

Guztira 7 Txanda eskainiko dira
    
    -Arrazola (Bizkaia). Uztailak 22-28. 9-11 urte
    -Zuhatza (Araba). Abuztuak 27-31. 9-11 urte.
    -Orio (Gipuzkoa). Bi txanda:
        -Uztailak 8-14. 12-14 urte
        -Uztailak 17-23. 9-11 urte. Nafarroako Udal Euskara Teknikarien Sarearekin elkarlanean.
    -Irañeta (Nafarroa). Uztailak 15-21. 12-14 urte.
    -Bidarrai (Behe Nafarroa). Uztailak 8-16. 15-18 urte. 
    -Barria (Araba): uztailak 1-7. 9-11 urtekoak. Arabako Foru Aldundiaren eskaintzaren barruan.
   

BERTSO-UDALEKUEN EZAUGARRIAK

-Euskal Herri osora zabaltzen da deialdia (Iparraldeko, Nafarroako, EAEko haurrek parte hartzen dute). Euskalki aniztasuna da udalekuon ezaugarrietako bat. Euskarak funtzionaltasuna hartzen du (Iparralde/Hegoaldeko haurrek elkar ulertzeko hizkuntza bilakatzen delarik)

-Bertsolariekin zuzeneko harremana dute udalekutan. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera duten euren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.

Aurten bertso-udalekutan bertsotara joango diren bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Onintza Enbeita, Xabi Paya, Sustrai Colina, Fredi Paia, Sebastian Lizaso, Julio Soto, Jon Martin, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Estiballes,

-Kantugintza ere lantzen dute Oskar Estangarekin. Txanda bakoitzean kantuak sortzen dituzte, guztien artean udalekuetako diskoa osatuz.
 
-Begirale-sukaldariak: bertso mundukoak eta aisialdian esperientzia dutenak dira. Aurten 45 gazte ariko dira zuzendari-begirale-sukaldari lanetan.

-Gaztetxo askok urtero errepikatzen dute.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri