Jaialdi Mundiala zientziaren inguruan 2012-07-13

Termodinamikako bigarren printzipioan barrena Algortan

Zientzia izan da aurten Algortan egiten den Jaialdi Mundialeeko gaia: 700-800 lagun bertsoez gozatzeko gogoz, oholtzan probetak, likidoak, bata zuriak, maskarillak… eta laborategiko sei “xagu,” saio hasieran bukaerako agurra kantatzen. Zientziaren zeregina gauzak zalantzan jartzea zela adierazi eta saio esperimentalari ekin zion Aitzol de Castrok aurkezle lanetan. Ia bi ordu terdiko bertso-zientzia esperimentua izan zen, bertso maila onekoa, kolpe brilanteekin, bertsolariak inoiz aurpegi arraroarekin ere bai, eta publikoa, disfrutatzen.
Zientzia izan da aurten Algortan egiten den Jaialdi Mundialeko gaia: 700-800 lagun bertsoez gozatzeko gogoz, oholtzan probetak, likidoak, bata zuriak, maskarillak… eta laborategiko sei “xagu,” saio hasieran bukaerako agurra kantatzen. Zientziaren zeregina gauzak zalantzan jartzea zela adierazi eta saio esperimentalari ekin zion Aitzol de Castrok aurkezle lanetan. Ia bi ordu terdiko bertso-zientzia esperimentua izan zen, bertso maila onekoa, kolpe brilanteekin, bertsolariak inoiz aurpegi arraroarekin ere bai, eta publikoa, disfrutatzen.
Saioa hasteko bukaerako agurrak kantarazi ondoren, termodinamikako bigarren printzipioaren inguruan eztabaidan jarri zituen aurkezlean Egaña eta Maia…eta ez zen lanik zailena izan. Zientziaren, legeak, metodoak, gertaerak eta abar oso landuta baliatu zituen gai-jartzaile taldeak bertsotan egiteko bidea jartzeko, egoerak planteatzeko, bertsolaria proban jartzeko batzuetan eta publikoaren inplikazioa bilatzeko bestetan. Entzun Egañaren bertsoak, 2001ko txapelketan botatako bederatziko baten oin berak eta txanda berean erabili araziaz bota zuena. Bukaeran, zientziaren kontrapuntu gisa herri jakintza egiazkoa ote den frogatze aldera, zeinaren arabera ezinezkoa omen gizonezkoek bi gauza batera egitea, sei bertsolariak bertsotan eta Ikea-ko balda muntatzen aritu ziren oholtzan, herri jakintzaren egia konfirmatuaz, besteak beste.  "Bertsoa ez da Ikeara joan/ ta balda bat montatzea" amaitu zuen saioa Iturriagak, bukaerako hasierako agurrean.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu