Igandean hasi eta ostegunera bitarte, egunero izango dira bertso-saioak Gasteizen. Aihotz plazan saioak egingo dira igandean, asteartean, asteazkenean eta ostegunean. Astelehenean txosnetan egingo da saioa. Asteazkenean, berriz, haurrei zuzendutako "Galtzagorriei to, Iñaxito!" emanaldia izango da Peñaflorida parkean.
Urtero bezala, aurten ere bertso-saio bat baino gehiago izango da Gasteizko jaietan. Igandetik ostegunera bitarte, egunero izango da bertsoekin gozatzeko aukera Arabako hiriburuan. Aihotz plazako saioek tradizio handia hartu dute urteak joan ahala, eta aurten ia egunero izango dira saioak bertan, igandean, asteartean, asteazkenean eta ostegunean hain zuzen ere. Baina Aihotz plazako eskaintzaz gain, izango da bestelakorik ere. Hilaren 6an txosnetan egingo da saioa. Eta hilaren 7an "Galtzagorriei to, Iñaxito" emanaldi bereziaz gozatzeko parada izango da Peñaflorida parkean.
Honako hau da egutegia:
ABUZTUAREN 5a, IGANDEA
Aihotz plazan 13:30etan
Julio Soto
Unai Iturriaga
Xabi Igoa
Ander Solozabal
Gai-jartzen: Maialen Kortabarria
ABUZTUAREN 6a, ASTELEHENA
Txosnetan, 13:30etan
Sebastian Lizaso
Ruben Sanchez
Fredi Paia
Julen Zulaika
ABUZTUAREN 7a, ASTEARTEA
Peñaflorida parkean, 12:30etan
"Galtzagorriei to, Iñaxito!" emanaldi berezia
ABUZTUAREN 7a, ASTEARTEA
Aihotz plazan, 13:30etan
Maialen Lujanbio
Andoni Egaña
ABUZTUAREN 8a, ASTEAZKENA
Aihotz plazan, 13:30etan
Oihane Perea
Izar Mendiguren
Alaia Martin
Onintza Enbeita
Gai-jartzailea: Irati Mendiguren
ABUZTUAREN 9a, OSTEGUNA
Aihotz plazan, 13:30etan
Aitor Sarriegi
Manex Agirre
Jexux Mari Irazu
Uxue Alberdi
Gai-jartzailea: Beñat Goitia