Imanol Lazkanori elkarrizketa Deian 2012-08-08

"Hizkuntza behartu gabe adieraztea bilatu dut beti"

Aurten bertsoa utziko duela eta, giro horrekin mozteak "pena izugarria" emango diolakoan dago. Hala ere "traba egin baino lehenago norberak uztea hobeto da". Harro dago Bertsozale Elkartean egindako ibilbidearekin: "niretzat hori barru-barrutik ezagutzea ederra izan da, neu janzteko eta elkartea hazten ikusteko". Bertsolaritza osasuntsu ikusten du gaur egun.
 Joan zen urtarrilean Bertso Egunean adierazi zuen Imanol Lazkanok aurten plazako ibilbidea utziko duela. 14 urterekin lehenengo saioa egin zuenetik 60 urte baino gehiago joan dira. Deia egunkarirako elkarrizketa egin zion Dabi Piedrak orain dela egun batzuk, eta bere ibilbidearen errepasoa egin zuen bertan Imanol Lazkanok. 60 urteren ondoren plazetan egindako lagunekin mozteak "pena izugarria" emango badio ere bereari eusten dio: "traba egin baino lehenago norberak uztea hobeto da".

 Bertsolari bezala bere buruarekin "nahiko exijentea" izan dela dio: "hizkuntza behartu gabe adieraztea bilatu dut beti".

 Bertsozale Elkarteko lehendakari eta kide izan da urte askoan, eta harro dago egindako ibilbidearekin: "niretzat hori barru-barrutik ezagutzea ederra izan da, neu janzteko eta elkartea hazten ikusteko. Erakundeekin beti ez gara ondo moldatu, goitik beherako antolakuntza nahi izaten dute haiek kultur mailan eta nik beti esaten dut, goitik behera eta ondo, euria baino ez".

 Bertsolaritza osasuntsu ikusten du gaur egun, eta garbi dauka bertsoaren munduak batuta segiko duela: "elkar behar izate horrek eragin du bertsolariok elkarrekin ondo moldatzea. Bakarrik ez gara inorako gai".

 Elkarrizketa osorik irakurtzeko egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa