Donostiako Sagardo Egunean 2012-09-06

Sagardogileen omenaldia jaso zuen Bertsolaritzak

Sagardogileen Elkarteak bertsolaritza omendu zuen Donostian Sagardo Eguneko ekitaldian, Kostituzio plaza jende bete zela.Lazkano, Muruak eta Lujanbiok jaso zuten oroigarria, Arantza Eguzkitza Sagardogileen Elkarteko lehendakariaren eskutik.
Bertsolaritzak Sagardogileen Elkartartearen omenaldia jaso aurtengo Donostiako Sagardo egunean. Sagardo eguna sagardo munduan urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da eta aurtengoa bertsoa eta sagardoaren lotura nabarmendu dute. Ekitaldian izan ziren Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso, egun horretan plazan kantatzekoak zirenak, Maialen Lujanbio txapelduna eta baita Iñaki Muarua eta Imanol Lazkano Elkarteko oraingo eta lehengo lehendakariak ere. Era berean, Euskal Herriko Txapelduna eta Aritz Zerain Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea eta Jon Agirresarobe Sustapen eragilea ere omenaldi ekitaldian izan ziren. Sagardogileen Elkarteko lehendakari den Arantxa Eguzkizaren eskutik jaso zuten oroigarria,  bi bertso hauek zituena.

Sagarra moildu eta biltzen da
kizkiarekin sarian,
mikatz ta gazi, gozo eta gez
zanpatzeko tolarian;
kupel barruan bihurtuko da
guk nahi dugun edarian.
Esaera da: mingain gogorra
biguntzen dela arian,
sagardo onak edukiko du
bertsolari bat parian

Sagardoaren munduak nahi du
omendu bertsolaritza,
kupel bereko kide baitira
edaria eta hitza,
Euskal Herriko ondaretikan
bizirik dauden bi printza…
Helburua da etorkizuna,
eta iragana giltza…
Mendeetako bide zaharrak
berritu nahian gabiltza

Ondorenenean, Imanol Lazkanok, Iñaki Muruak eta Maialen Lujanbiok eskerroneko bertsoak bota zituzten, eta Lizasok eta Egaña egin zuten egunari zegokion saioa.

Bertsoa berriz ere sagardotegian zabaltzeko proiektua lantzen
Unai Agirre Sagardogileen Elkarteko eragilearen (eta bertsolariaren) hitzetan, "Bertso saioak txotx garaian Bertsolaritza eta sagardoaren arteko mendeetako lotura ez da omenaldi hutsera mugatuko, eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak bertso saioak antolatuko ditugu 2013ko txotx garaian zehar bertako zenbait sagardotegietan. Modu honetan mendeetan zeharreko ohitura bati jarraipena eman nahi diogu, gaur egunera egokituta". Askok besterik uste arren, azken urteotan bakanak dira sagardotegieko bertso ekitaldiak, denboraldi hasiera/bukaerako edo protokolarioak salbu. Errealitate horretan jabetuta, Sagardogileen Elkartea sagardotegietan bertsoari bere lekua berreskuratzeko egitasmoa lantzen ari da, proposamen, aukera eta formato ezberdinak aztertzen, sagardotegietako publikoarentzat ez ezik, bertsolarientzat eta sagardozaleentzat erakargarri izan litekeen bidean jorratzen eta txotx garaian izango da lehen eskaintza martxan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa