Udarregi Sariketa 2012-09-17

Iñaki Murua, Millan Telleria eta Xabier Zeberiok egin dute aurrera

Joan zen larunbatean jokatu zen lehendabiziko kanporaketa Agerialde ikastolan. Beraiekin batera aritu ziren kantuan Jokin Matxinandiarena, Mikel Mendizabal eta Jexux Mari Jauregi "Altzo Txiki". Bigarren kanporaketa urriaren 12an jokatuko da Aginaga auzoan, gauez. Bertan ariko dira Nekane Zinkunegi, Amaia Iturriotz, Miren Artetxe, Ander Lizarralde Jimeno, Iban Urdangarin eta Unai Gaztelumendi. Finala azaroaren 17an izango da, Agerialden. Aurten bigarren edizioa beteko du Bota Punttuba bertso-eskolak antolatutako sariketa honek. Iaz Ane Labaka lasartearra nagusitu zen.
 Joan zen larunbatean abiatu zen aurtengo Udarregi Sariketa Usurbilen. Bota Punttuba bertso-eskolak antolatutako ekimenak bigarren edizioa du aurtengoa. Bertsolari beteranoak eta gazteak nahasten dituen sariketa da Udarregi. Iazkoan Ane Labaka nagusitu zen. Aurten 12 bertsolari ariko dira denera kantuan. 6 aritu ziren Agerialde ikastolan jokatutako lehendabiziko kanporaketan, honako hauek hain zuzen ere:

 Millan Telleria
 Iñaki Murua
 Jokin Matxinandiarena
 Xabier Zeberio
 Mikel Mendizabal
 Jexux Mari Jauregi "Altzo Txiki"

 Saio atsegina osatu zuten seirek. Azkenean Iñaki Muruak lortu zituen puntu gehien eta Millan Telleria gelditu zen bigarren. Entzuleen saria, berriz, Xabier Zeberiok eskuratu zuen. Hiru hauek sailkatu dira finalerako.

 Bigarren kanporaketa urriaren  12an izango da Aginaga auzoan. Bertso-afari formatuko saioa izango da. Sarrerak 18 eurotan eskura daitezke Usurbilgo Txiriboga eta Txirristra tabernetan. Urriaren 10a baino lehenago erosi beharko dira. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bigarren kanporaketan:

 Miren Artetxe
 Unai Gaztelumendi
 Amaia Iturriotz
 Ander Lizarralde
 Iban Urdangarin
 Nekane Zinkunegi

 Finala ere bertso-afari formatuan egingo dute azaroaren 17an Usurbilgo Agerialde eskolan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu