2012-09-19

Chopin eta Xenpelar elkartu dituzte Xabier Lizasok eta Egañak

Chopin eta Xenpelar elkartu dituzte Xabier Lizasok eta Egañak
Chopin-en konposizioek eta Xenpelarren bertsoek osatuko dute emanaldiaren gorputza. Egañak okasiorako bertsoak ere jarriko ditu eta inprobisazioak ere izango du tarterik emanaldietan. Lehen emanaldiak: Azaroak 1: Bilboko Eliseos Antzokian. Azaroak 22: Andoain. Basteron Abenduak 12. Bilboko Deustu auzoan. Abenduaren 15. Errenteri.Niessen kultugunean.
Xabier Lizaso piano-joleak eta Andoni Egañak Bi Arreba ikuskizuna aurkeztu zuten atzo Donostian, Koldo Mitxelena Kulturgunean. Frantzisko Petrirena 'Xenpelar' bertsolari handia, behinola Iparragirreri "Musika hoiek utzita/Errenterian bizi naiz eta/ egin zaidazu bisita" bota ziona, konposatzaile eta piano-jole handi baten lagun egin da proiektu berri honetan. Chopin eta Xenpelar dira ikuskizunaren haria, eta bata zein bestearen arrebak damaiote izenburua. Chopin-en konposizioak eta Xenpelarren bertsoak osatuko dute emanaldiaren gorputza. Egañak okasiorako bertsoak ere jarriko ditu eta inprobisazioak ere izango du tarterik emanaldietan. Egañak azaldu duenez, Xenpelar eta Chopin-ek antzekotasun bereziak dituzte: garai beretsukoak, estaturik gabeko nazio batekoak eta bertako hizkuntzaren jabe, biak katoliko, biak gazterik hil ziren eta biek arreba izan zuten ondoan azken unean. Egañaren esanetan, antzekotasun horiek osagarri politak dira kontakizun batekin josteko.

Lehen emanaldiak: Azaroak 1: Bilboko Eliseos Antzokian. Azaroak 22: Andoain. Basteron Abenduak 12. Bilboko Deustu auzoan. Abenduaren 15. Errenteri.Niessen kultugunean.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»