Ahoa Bete Hots 2012-10-09

Bihar aurkeztuko dira aurtengo jardunaldiak

Aurtengoa hirugarren edizioa izango dute Mintzolak Bertsozale Elkartearen, Antzerkizale Elkartearen, Kantuzale Elkartearen eta Ipuin Kontalari Taldearen laguntzaz antolatutako jardunaldiek. "Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan" izango da aurtengo jardunaldien izenburua. Biharko aurkezpenean hizlari lanetan ariko dira Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendari Nagusia), Josune Zabala (Mintzola Fundazioko Zuzendaria) eta Beñat Gaztelumendi (Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza saileko arduraduna).
 Aurten hirugarrenez antolatuko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak "Ahoa Bete Hots" jardunaldiak, Bertsozale Elkartearen, Antzerkizale Elkartearen, Kantuzale Elkartearen eta Ipuin Kontalari Taldearen laguntzaz. Aurtengo izenburua "Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan" izango da, eta bihar egingo dute aurkezpena Subijana Etxean, goizeko 11etan hasita. Bertan izango dira Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendari Nagusia), Josune Zabala (Mintzola Fundazioko Zuzendaria) eta Beñat Gaztelumendi (Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza saileko arduraduna).

 Aurreko edizioetan ikuspegi ezberdinetatik aztertu da ahozkotasuna. Lehenengo edizioan ahozkotasunaren eta haurren arteko harremana; ahozkotasunak hezkuntzan, literaturan eta hedabideetan duen nolakotasuna eta ahozkotasuna euskal kulturaren barruan aztertu ziren. Bigarren edizioan, berriz, idatzizko hizkeratik ahozkorako jauzia aztertu zen. 

Albiste gehiago

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria