Azaroaren 7an, 8an eta 9an egingo dira jardunaldiak, Villabonako Subijana Etxean. Ahozko genero bizietako sortzaileak ariko dira hizlari lanetan: Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga, Itziar Ituño, Xabier Amuriza, Pello Añorga eta Joxe Mari Karrere. Gainera, "Juglarea, puta eta eroa" antzezlana, Mikel Markezen kantaldi-hitzaldia eta Koldo Amestoiyren "Harriola marriola" ipuin kontaketaz gozatzeko parada ere izango da. Izena emateko epea urriaren 24an amaituko da. Matrikula arrunta 60 eurokoa izango da; Antzerkizale, Kantuzale, Ipuin kontalari eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta Aitzondo Mankomunitateko herrietako biztanleentzat 40 eurokoa eta ikasle, langabetu eta erretiratuentzat 35 eurokoa.
Aurten hirugarrenez "Ahoa Bete Hots" jardunaldiak antolatu ditu Mintzola Ahozko Lantegiak, Bertsozale Elkartearen, Antzerkizale Elkartearen, Kantuzaleen Elkartearen eta Ipuin Kontalari Taldearen laguntzaz. Atzo izan zen aurkezpena Villabonako Subijana Etxean, eta hizlari lanetan aritu ziren Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako Zuzendari Nagusia), Josune Zabala (Mintzola Fundazioko Zuzendaria) eta Beñat Gaztelumendi (Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza saileko arduraduna).
Aurtengoa hirugarren edizioa izango dute ahozkotasuna ikuspegi ezberdinetatik aztertzen duten jardunaldiok. "Euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan" izango dute izenburu, eta antzerkiko, bertsolaritzako, kantagintzako eta ipuingintzako sortzaileak ariko dira hizlari lanetan, beraien eguneroko jardunean askotan egiten baitute talka euskalkiak eta batuak, erregistro egokiak eta zuzenak eta euskararen baliabide ezak eta alboko hizkuntzen modako baliabideek. Dena den, jardunaldiak ez dira ahozko genero bizi hauetako sortzaileei soilik zuzenduta egongo, irakaskuntzan, kulturgintzan, hedabideetan eta, orohar, ahozkotasuna eguneroko lan tresna duen edonork izango baitu zer ikasia.
Azaroaren 7, 8 eta 9an zehar egingo dira jardunaldiok Villabonako Subijana Etxean, eta honako hau izango da egutegia:
AZAROAREN 7a, asteazkena
9:00-9:15 Sarrera
9:15-10:00 "
Euskara batua eta euskalkiak antzerkian; Ipar Euskal Herriko talaiatik", Manex Fuchs (Petit Theatre de Pain konpainia)
10:00-10:45 "
Euskalkiak traba edo aldeko haize dira antzerkian?", Ainara Gurrutxaga (Dejabu panpin konpainia)
10:45-11:30 "
Antzezlea gidoiaren hizkuntza egokitzen duelarik bere egin arte", Itziar Ituño (Goenkale)
11:30-11:45 Pausa
11:45-13:00 "
Juglarea, puta eta eroa" antzezlana (Petit Theatre de Pain konpainia)
13:00-14:00
Mahai Ingurua: Manex Fuchs, Ainara Gurrutxaga, Itziar Ituño eta Ximun Fuchs. Moderatzailea: Julia Marin (Antzerkizale Elkartea)
AZAROAREN 8a, OSTEGUNA
9:00-9:15 Sarrera
9:15-10:15 "
Euskara batuaren eta euskalkien lekua bertsogintzan", Xabier Amuriza (Bertsolari, idazle eta ikerlaria)
10:15-11:15 "
Erregistroaren bila bertsotan", Andoni Egaña (Bertsolari eta idazlea)
11:15-11:45 Pausa
11:45-12:45
Kantaldi hitzaldia Mikel Markezen eskutik
12:45-14:00
Mahai Ingurua: Xabier Amuriza, Andoni Egaña eta Mikel Markez. Moderatzailea: Beñat Gaztelumendi (Bertsozale Elkartea)
AZAROAREN 9a, OSTIRALA
9:00-9:15 Sarrera
9:15-10:15 "
Kontalariaren jarrera eta hizkuntz egokitzapena haurrei kontatzerakoan", Pello Añorga (Ipuin kontalaria eta idazlea eta HUHEZin irakasle)
10:15-11:15 "
Hizkuntza egokitasunaz eta zuzentasunaz ipuin kontaketan", Joxe Mari Karrere (Ipuin kontalaria)
11:15-11:45 Pausa
11:45-12:45 "
Harriola marriola" ipuin kontaketa Koldo Amestoyren eskutik
12:45-13:45
Mahai Ingurua: Pello Añorga, Joxe Mari Karrere eta Koldo Amestoy. Moderatzailea: Josune Zabala (Mintzola)
13:45-14:00 Jardunaldien amaiera
Jardunaldiotan parte hartzeko izen-emate epea urriaren 24an itxiko da. Izena eman nahi duenak bi aukera dauzka. Internetez egin dezake
www.mintzola.com web orrian, eta baita telefonoz ere, honako zenbaki honetara deituta: 943 693870. Matrikula arrunta 60 eurokoa izango da; Antzerkizale, Kantuzale, Ipuin kontalari eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta Aitzondo Mankomunitateko herrietako biztanleentzat 40 eurokoa eta ikasle, langabetu eta erretiratuentzat 35 eurokoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero sartu Mintzola Fundazioaren
web orrian.
Bestalde, atzo aurkeztu zen iazko "Ahoa Bete Hots" jardunaldietako hitzaldiak biltzen dituen liburua ere. Iaz "
idatziak ahotsa hartzen duenean" izenburua izan zuten jardunaldiek, eta idatzizko kodetik ahozkorako kodera dagoen jauziaz aritu ziren hizlariak. Liburua aurtengo jardunaldiak hasitakoan argitaratuko da eta Mintzola Fundazioan eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da 10 eurotan.