Lau lan saio azaroan hasita 2012-10-13

Bertsolaritzaren inguruko ikastaroa, Iruñeko sormen tailerretan

bertsolaritzaren inguruko ikastaro monografikoa antolatu dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko udalak, sormen taillerren egitarauaren barruan. Josu Goikoetxea, Maialen Lujanbio eta Arkaitz Goikoetxea izango dira ikastaroa emango dutenak eta azken egunean 'bertso merendua' egingo dute. zen-ematea uriaren 15etik 18ra izanen da: 010 telefonoaren bitartez.
Azken urteotan bezala, bertsolaritzaren inguruko ikastaro monografikoa antolatu dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko udalak, sormen taillerren egitarauaren barruan.
“Bertsozaritzaren sekretuak. Antzokiko bertso saioak kamerinotik” du izenburu aurtengo edizioak, eta lau saio izanen ditu.
Ikastaro irekia da eta edozein bertsozalek ematen ahal du izena. Izen-ematea uriaren 15etik 18ra izanen da: 010 telefonoaren bitartez, Global enpresaren Errotxapeako egoitzan edo Iruñeko Gaztediaren Etxean. Ikastaroak 44 euro balio du.
Azaroaren 21tik abenduaren 19ra luzatuko da ikastaroa, eta saioak asteazkenez izanen dira, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñean duen egoitzan. Amaierako bertso saioa Zaldiko Maldiko elkartean eginen da.
 
Azaroak 21. Josu Goikoetxea: Nola sortzen da gai bat? Gai-jartzaile eta bertsolariaren arteko harremanaren garrantziaz, harreman horren baitako gaien aukeraketaz eta antzekoez eztabaidatzeko.
Azaroak 28. Maialen Lujanbio: Gaien trataera. Gaiak nola hartu, bideak, generoa, umorea, hausnarketa pertsonalak…
Abenduak 12. Arkaitz Goikoetxea: Bertsoa epaitu daiteke? Epai irizpideen filosofia azaldu eta horren gaineko eztabaida.
Abenduak 19. Bertso merendua. Bertso saio kritikoa. Ikastaroan ikusi diren gauzak praktikara eramateko tenorea.
 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»