Izeta Sariketa 2012-11-27

Ostiral honetan jokatuko da finala

Aimar Karrika, Josu Sanjurjo, Egoitz Gorosterrazu, Kotte Plaza, Iker Gorosterrazu eta Patxi Castillo jardungo dira kantuan. Elizondoko Kortarixar jatetxean izango da finala, iluntzeko 21etan, bertso-afari formatuan.
 Joan zen ostiralean jokatu ziren Izeta sariketako bi kanporaketak. Denera hamazazpi bertsolarik hartu dute parte aurtengo edizioan. Baraibarko kanporaketan honako zortzi hauek aritu ziren:

 Oskar Sanz de Acedo (Iruñea)
 Iker Gorosterrazu (Ituren)
 Amaia Elizagoien (Mugairi)
 Patxi Castillo (Bera)
 Mikel Juaniz (Iruñea)
 Kotte Plaza (Irurita)
 Xabi Maia (Elizondo)
 Ioar Tainta (Lesaka)

 Barañainen, berriz, honako bederatzi bertsolari hauek aritu ziren:

 Aimar Karrika (Auritz)
 Egoitz Gorosterrazu (Ituren)
 Iban Garro (Lesaka)
 Haizea Beruete (Iruñea)
 Josu Sanjurjo (Lesaka)
 Unai Uberetagoena (Iruñea)
 Mikel Lasarte (Barañain)
 Alazne Untxalo (Ituren)
 Ander Baiano (Barañain)

 Lehendabiziko galbahea pasata, sei bertsolari sailkatu dira ostiral honetako finalera:

 Aimar Karrika
 Josu Sanjurjo
 Egoitz Gorosterrazu
 Kotte Plaza
 Iker Gorosterrazu
 Patxi Castillo

 Finala Elizondoko Kortarixar jatetxean jokatuko da ostiralean, iluntzeko 21etan. Aurretik afaria egingo da eta gero hasiko dira lanean bertsolariak. Sarrerak 17 eurotan daude eskuragarri Elizondoko Kortarixar jatetxean bertan, Fantxike dendan eta Nafarroako Bertsozale Elkartean. Finalean Gorka Urtasun jardungo da aurkezle lanetan eta Mikel Altzuart, Nerea Bruño eta Josu Etxanobek beteko dituzte epaile jardunak. Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -8ko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
 -8ko txikian binaka ofiziotan hiruna bertso
 -Binaka, launa kopla
 -Kartzelako lana: zortziko txikian bi punturi erantzun eta gaia emanda bakarka bina bertso

 Bi urtetik behin antolatzen den sariketa

 Aurten bosgarren edizioa beteko du Izeta Sariketak. Mariano Izeta zenaren omenez hasi ziren sariketa antolatzen 2004an. Bertsolaritzaren eta herri kulturaren alde lan eskerga egin zuen Mariano Izetak 2001ean hil zen arte. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen du sariketa, Baztango Udalaren laguntzaz. Gainera, Euskarabidea eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa ere badu ekimenak, eta orain dela hiru urte sortutako Baztango Bertso Eskolak ere parte hartzen du antolaketan.

 Bi urtez behin antolatzen dute sariketa, Xalto sariketarekin batera. Bi sariketek Nafarroako bertsolari gazte edo hasiberriei kantatzeko aukera eskaintzea dute helburu. Orain arte Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe eta Iñaki Aleman izan dira Izeta sariketako irabazleak.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa