Saio goxoa 2012-11-28

Donostiako Lugaritz aretoan

Hasiera-hasieratik nabaritu zen goxotasuna bertsolari eta entzuleen artean. Publiko eskertua benetan Donostiakoa. Amets Arzallus, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto aritu ziren kantuan.

Pasa den ostiralean izan zen bertso-saioa Donostiako Lugaritz aretoan. Urteroko hitzordua bihurtu da Donostia Kulturak antolatzen duen hau. Aretoa bete egin ohi da eta aurtengoa ez da salbuespen izan.

Amets Arzallus, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto igo ziren oholtzara Saroi Jauregi gai-jartzailearekin batera.

Amets Arzallus eta Alaia Martin Donostiako Londres hotelera bidali zituen euren ezkontza osteko bazkarira. Urte bete euren ezkontza prestatzen aritu ondoren, euren senideak izugarrizko liskarra eragin dute bazkalostean. Batzuentzat dramatik asko izan dezake gai honek baina Amets eta Alaiak umoretik hartu zuten.

Jarraian Beñat Gaztelumendi eta Julio Sotok bertsoaldi polita osatu zuten sare sozialen bueltan. Euskadi Irratiak 30 urte bete dituen honetan, Beñat Gaztelumendi irratizalea eta Julio Soto sare sozialen erabiltzailea parez pare jarri zituen Saroi Jauregik.

Gaurkotasunari eutsiz, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin justiziaren prezioaz aritu ziren bertsotan; tramite judizial batzuk kobratzeko asmoaren harira.

Umorera salto eginez, Amets Arzallus eta Julio Sotok ilunpean afaldu zuten; eta saioaren amaieran, Beñat Gaztelumendi Xabier Euzkitzeren lekuan jarri zuen Saroi Jauregik Amets Arzallus elkarrizketatuz.

Saioarekin gozatu ederra hartu zuten Lugaritz aretoan elkartu ziren 200 lagun inguruk.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»