Bihar hasiko da Zumarraga-Urretxuko txapelketa 2009-02-26

"Plazarako saltoa eman gabeko bertsozale asko daude"

Hiru laguneko hamasei talde ariko dira lehian. Gorka Azkarateren hitzetan, "Zumarraga-Urretxun bertsolaritza sustatzea" da helburua.
 Bihar hasiko da Zumarraga-Urretxuko bertsolari txapelketa. Honako hauek izango dira kanporaketak:

  Otsailaren 27a, ostirala, gaueko 23tan FOX tabernan. Saioaren aurretik "James John Ez doktorearen aurka" laburmetraia proiektatuko da.
  Martxoaren 6a, ostirala, gaueko 23tan Legazpiko Arranon.
  Martxoaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19tan Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian.
  Martxoaren 13an, ostirala, gaueko 23tan Motz tabernan.
  Martxoaren 14an, larunbata, gaueko 23tan Aldiri tabernan.
  FINALA Martxoaren 27an, ostirala, gaueko 23tan Gaztelekun.

 Gorka Azkaratek azaldu duenez, "inguruan bertsozale asko daude, bertsotan aritu arren plazarako saltorik eman ez dutenak. Herriko txapelketak horiei kantatzeko aukera eskaini nahi lieke. Horrela, inguruan bertsolaritza sustatu nahiko genuke".

 Txapelketak bilakaera bat izan du hasierako urteetatik hona. "Hasieran Zumarraga-Urretxuko taldeak ateratzen ziren. Geroxeago Legazpitik ere etortzen hasi ziren. Eta aurten, lehenengo aldiz, Ezkio-Itsaso eta Gabiriako taldeak ere izango ditugu. Azkenean, herriko txapelketa bezala hasi zena eskualde osora zabaldu da". Aurten hiru bertsolariko hamasei talde ariko dira, guztira berrogeita zortzi bertsolari.
 
 Bertsolariek egin beharreko lanak "ohikoak" izango direla dio Gorkak. "Gure helburua ahalik eta jende gehienak parte hartzea da, eta horregatik, ez ditugu bakarka hiru bertso kantatzen jarriko, esaterako. Gainera, bertsolariak taldeka aritzen direnez, beti egoten da ariketak banatzeko aukera. Horrela, ariketa zailenak bertsotan gehien aritutakoek betetzen dituzte."

 Aurreko txapelketetan "parte hartzaile asko izan dira, eta tabernak ere bete dira". Aurtengoari esperantza horrekin ekingo dio Gorka Azkaratek.

 Informazio gehiago lortzeko egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa