Bertsozale Elkarteak eta Lankuk stand bana izango dute 2012-12-05

Bertsolaritzak izango du bere lekua Durangoko Azokan

Aurten honako nobedade hauek izango dira: "Beste larogei urtian" liburua eta DVDa; "Bertsolari" pelikula; "Zazpi ebidentzia birjaiotzarako" Xabier Amurizaren liburu berria; "11 kantatzeko" Urko Egañak bertsoz eta ipuinez osatua; "Bapatean 2011"; "Neguari abesten" diskoa eta Imanol Lazkanoren eta Txapelketa Nagusietako Bertsoaldi onenen antologiak.
 Bihartik igandera bitarte euskal kulturaren erdigune bilakatuko da Durangoko Azoka. Bertsolaritzak ere, urtero bezala, izango du bere txokoa, Bertsozale Elkarteak eta Lankuk stand bana izango baitute. Artekaleko 39-40 zenbakietan topatu ahal izango dira txokoak. Aurtengoan bederatzi nobedade izango dira bertan:

 -"Beste larogei urtian" liburua eta DVDa, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25 urteko ibilbidea biltzen duena
 -"Bertsolari" pelikularen DVDa
 -"Bertsoa 2011" antolgia DVDan
 -"Zazpi ebidentzia birjaiotzarako" Xabier Amurizaren liburu berria euskara batuaren inguruan
 -"11 kantatzeko" diskoa, Urko Egañak bertsolaritza eta ipuinak uztartuz osatu duena
 -"Bapatean 2011" antologia, urteko bertsogintzaren emaitza biltzen duen KDa, 50 bertsoaldi Mp3 formatuan eta ohiko liburua PDFan dauzkana
 -"Neguari abesten" diskoa, Ene Kantak taldeak Nafarroako Bertsozale Elkarteari laguntzeko argitaratua
 -Imanol Lazkanoren bertso jarduna laburtzen duen CDa
 -Txapelketa Nagusietako bertsoaldi onenak biltzen dituen CD bikoitza

 Horrez gain, beste hainbat argitalpen ere izango dira stand hauetan. Bertara hurbiltzerik ez daukanak Lankuren web orritik egin dezake eskaera. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu