Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012-12-11

Jon Lopategik jantziko dio txapela irabazleari

Gaur aurkeztu dute Bizkaiko finala Miribillako Bizkaia Arenan, finalistak bertan zirela. Txapelduna nor den larunbatean jakingo da baina, gaur jakin dugu irabazleari Jon Lopategik jantziko diola txapela. Lopategik bertsolari belaunaldi oso baten bultzatzaile izan da, eta plazan ez zik, lan handia egin du Bizkaiko bertsolaritzaren transmisioan, eta hain zuzen ere Bizkaiko Bertsozale Elkarteak horrexegatik eskaini dio ohore hori Muxikako bertsolariari.
Gaur aurkeztu dute Bizkaiko finala Miribillako Bizkaia Arenan, finalistak bertan zirela. Txapelduna nor den larunbatean jakingo da baina, gaur jakin dugu irabazleari Jon Lopategik jantziko diola txapela. Lopategik bertsolari belaunaldi oso baten bultzatzaile izan da, eta plazan ez zik, lan handia egin du Bizkaiko bertsolaritzaren transmisioan. Finaleko aurkezpena eman duen informazio osagarria aurrerago.


Geroz eta gertuago dago Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Larunbatean izango da hitzordua, arratsaldeko 17:30etan, Bilboko Miribillan. Honako zortzi bertsolari hauek sailkatu dira azkeneko saiora:

 Arkaitz Estiballes
 Etxahun Lekue
 Miren Amuriza
 Igor Elortza
 Fredi Paia
 Jone Uria
 Iratxe Ibarra
 Onintza Enbeita

 Giroa berotzen haste aldera, gaur izango da finalaren aurkezpen prentsaurrekoa Miribillan bertan. Bertan izango dira zortzi finalistak, eta baita Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Lehendakari den Asier Ibaibarriaga ere. Gainera, finalaren inguruko zenbait xehetasun argituko dira, tartean txapeldunari txapela nork jantziko dion ere bai. Txapel-emailea gaurko prentsaurrekoan izango da.

 Finalerako sarrerak jada salgai daude bertsosarrerak.eu webgunean. Gainera, bertara joaterik ez daukanak zuzenean jarraitu ahal izango du finala Bertsoa.com-en bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa