Abenduaren 19an hasita, Hernaniko Bertsolatak egitarau betearekin helduko dio aurtengo edizioari: Bertso gutiziak Basque Culinari Centerren, bertso musikatuak, Jaialdia, umeentzako saioa, Elkarte arteko txapelketa... Iraulio Bertso Kabiya da antolatzaile eta, Hernaniko Udala eta BCC laguntzaile.
Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak zazpi ekitaldiz osatuko Bertso hamabostaldia antolatu du,
Bertsolata izenenarekin ezagutzen dena. Sorkuntza formato ezberdinak eta espazio aniztasuna izango dira aurtengoan ere ezaugarri nagusi, bertsozaleei eskaintza erakargarria eginaz. Aurtengo berritasun nagusia Basque Culinary Centerren izango den
Bertso Gutiziak izango dira, bertsoa eta goi sukaldaritza eskola uztartuko dituen ekitaldia. BCC-en Jon Maia, Agin Rezola, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan, Unai Agirre gai-jartzen dutela.
Horrekin batean,
Elkarte arteko txapelketa ere berritasuna da. Iaz egin zen lehenengoz eta aurten Bertsolatako egitarauan dator lehen aldiz. Hernanin dozena bat elkarte gastronomiko daude eta horietako askotan bertso-eskolako kideak dira bazkide. Era berean, elkarte-arteko ekitaldiak antolatzeko joera ere badago. Bi elemendu horiek baliatuta, ideia honen planteamendua da bertsolariak elkarte jakin bat ordezkatuz, elkarte guztiek parte hartuko duten ekitaldi bat egitea, bide batez bertsoari gune berriak irekiaz. Egun bakarreko ekitaldia da eta iaz oso emaitza ona izan zuen, eta bertsoak espazio berri bat irabazea lortu zuen. Urtero elkarte desberdin batean egingo da.
Bertsolatak sorkuntza bereziei ere lekua eskaini izan die beti. Aurtengoan,
Historiaren hari zahar horri emanaldia egingo dute, Eñaut Agrre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegak, abenduaren 29an.
Bertso jaialdia da Bertsolataren zutabe nagusietako bat eta aurten honako seikote hau arituko kantari: Sebastian Lizaso, Igor Elorza, Odei Barroso, Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia eta Eli Pagola. Gaijartzailea Amaia Otxotorena. Eli Pagola bertso eskolako bertsolari gaztea da eta aurten egingo du Bertsolatako jaialdian debuta.
Umeentzako saioak ere arrakasta izaten du. Herriko ikastetxeetako umeei begira antolatzen da eta publiko gaztearentzat interesgarri izan litekeen formatu baten bueltan. Aurten Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka arituko dira kantari.
Eta ekitaldi nagusi horiekin batean, badira gehiago ere:
Gabon eskea, abenduaren 24an eta
Urte Zaharreko Erronda, biak ere, jakina, Bertsolata hasi aurreko ekitaldiak,
Hernaniko Ohitura Zarrak elkarteak bultzatzen dituenak, bertso eskolaren parte hartzearekin.
BERTSOLATA 2012
EgitarauaAbenduaren 19an
GAZTETXOENTZAKO SAIOA
14:30tan Biterin
Unai Gaztelumendi eta Ane LabakaBertan banatuko dira bertsopaper lehiaketako sariak ere
Abenduaren 20anBERTSO GUTIZIAK
20:00etan Basque Culinary Center-ean
Jon Maia, Maialen Lujanbio, Agin Rezola eta Andoni Egaña
Gaijartzailea Unai AgirreOndoren gutizia bereziez osatutako bertso luntx-afaria
Sarrerak 20 ¤tan salgai Tripontzi, Kixkal eta Aralar tabernatan eta BCC-n bertan
Abenduaren 24 GABON ESKEA, 15:30tan Gudarien plazatik abiatuta eta Zikuñaga eta Osinaga auzoetan barrena.
Abenduaren 28an ELKARTEEN ARTEKO TXAPELKETA
21:00etan Sagastialde elkartean
Hernaniko 10 elkarte ezberdinen arteko bertsolari txapelketa eta afaria
Sarrerak Sagastialde elkartean 18 ¤tan
Abenduaren 29an“HISTORIAREN HARI ZAHAR HORRI”
Bertso musikatuen emanaldia
19:30tan Biterin
Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Eñaut Agirreren eskutik
hainbat bertso sorta zahar eta berri okasiorako moldatu eta musikatuak
Sarrera 5 ¤ egunean bertan
Abenduaren 31eanURTE ZAHARREKO ERRONDA
18:00etan Gudarien plazatik irten eta herriko kaleetan barrena. Azaldu!
Urtarrilaren 4anJAIALDIA
19:30tan Biterin
Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Odei Barroso, Iñaki Zelaia, Iker Zubeldia eta Eli Pagola. Gaijartzailea Amaia Otxotorena.Sarrerak 7 ¤tan salgai Tripontzi, Kixkal eta Aralar tabernatan eta egunean bertan Biterin