Zarauzko Kopla Txapelketa 2012-12-17

Unai Iturriagak jantzi du zintzarria

Jon Maiarekin jokatu zuen buruz burukoa. Beraiekin batera aritu ziren Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Ugartetxea, Oihane Perea, Nahikari Gabilondo, Alazne Untxalo, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena ere. Aurten ere leporaino bete da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Zarauzko Kopla Txapelketaren seigarren edizioa Putzuzulo Gaztetxean. Urtero bezala, goraino bete zen gaztetxea saioa jarraitzeko, eta giro bero-beroa izan zuten bertsolariek parean. Honako bertsolari hauek kantatu dute aurtengo edizioan:

 Beñat Gaztelumendi
 Nahikari Gabilondo
 Alazne Untxalo
 Jon Maia
 Beñat Ugartetxea
 Patxi Iriart
 Aitor Sarriegi
 Oihane Perea
 Unai Iturriaga
 Maddi Ane Txoperena
 
 Lehendabizko fasean hiru ariketa burutu zituzten bertsolariek, denak ere koplatan: librean binaka, gaia emanda binaka eta gaia eta doinua emanda, musikarien laguntzaz, binaka. Saio oso umoretsua osatu zuten lehenengo fase honetan. Ondoren, bigarren fasera honako bertsolari hauek sailkatu ziren: Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Nahikari Gabilondo eta Oihane Perea. Hemen bi ariketa osatu zituzten bertsolariek: librean binaka eta gaia emanda binaka. Behin ariketa hauek osatuta jakin zen ze bertsolarik jokatuko zuten buruz burukoa: Jon Maiak eta Unai Iturriagak. Librean aritu ondoren, hiru minutuz bakarka objektu banari kantatu zieten. Zapata gorri batzuk egokitu zitzaizkion Unai Iturriagari eta gutun bat Jon Maiari. Azkenik, gaia emanda aritu ziren, binaka. Buruz burukoa ederra atera zen.

 Azkenean Unai Iturriagak jantzi zuen zintzarria eta berak hartu zuen Maddalen Arzallus, Igor Elortza, Julio Soto, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendiren lekukoa.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa