Iluntzeko 21etan Azpeitiko parrokian 2012-12-17

Gaur izango da Joxe Agirreren aldeko hileta elizkizuna

60 urtetik gora plazaz plaza aritu ondoren, joan zen larunbat goizean zendu zen, bere etxean. Puntuak josteko trebezia berezia edukitzeaz gain, zirirako ere maisua zen Joxe Agirre "Oranda" bertsolaria. Txapelketetan aritzea maite ez bazuen ere, bere belaunaldiko erreferentzia nagusienetako bat da gaur egun.
 Joan zen larunbat goizean hil zen Joxe Agirre "Oranda" bertsolaria bere etxean. Aspaldian osasun aldetik makalago bazebilen ere, abenduaren 6an lagunarteko bertso-saio bat egina zuen Oñatin. 83 urterekin joan da bertsolari eta bertsozaleek hainbeste maite duten bertsolaria. Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da, iluntzeko 19etan, Azpeitiko parrokian.

 60 urtetik gorako ibilbidea

 1929ko apirilaren 13an jaio zen Azpeitiko Oranda-Behekoa baserrian, eta bertan eman du bere bizitza osoa. Bertsotarako pausua eman aurretik herrian bertan zaletu zen, aitonak jarritako puntuei erantzuten hasieran eta Korral eta Etxe-Zuri tabernetan ondoren, 1952an egin zuen lehendabiziko plaza, baina mugarria 1959an izan zuen, Aginagako txapelketa irabazi zuenean. Ordutik hona plazaz plaza aritu da ia bukaerara arte, eta Joxe Lizaso eta Imanol Lazkanorekin batera hirukote ospetsua osatu zuen bere ibilbidean. Hain zuzen ere, hirurek herriaren omenaldia jasoko dute abenduaren 23an.

 Txapelketak maite ez bazituen ere, bere garaiko erreferente nagusienetako bat da gaur egun. "Eskolatu gabeko bertsolarien arrazaren azkeneko erakusgarri" moduan hartu izan da. Uztapideren jarraitzaile izanik, gaur egungo moldeetara ere egokitzen asmatu zuen azpeitiarrak, eta bertsolari gazteekin harreman berezia zeukan, Jokin Urangak Berrian idatzitako artikuluan azaltzen duen moduan.

 Puntuak josteko trebezia aparta zeukan Joxe Agirrek, eta ziri-zorrotza beti. 2004an Uztarriak elkarrizketa egin zion.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu