Bertsolaritzaren irakaskuntza proiektua laguntzeko 2012-12-26

Neguko abestiak Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde

Ene Kantak taldearen bigarren diskoa da "Neguari abesten". Diskoarekin lortutako irabaziak D ereduko eskola eta ikastoletan bertsolaritzaren inguruan lanean jarraitzera bideratuko dira. Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatzen dute taldea, eta hainbat kolaborazio izan dituzte diskoan: Igor Elortza, Uxue Alberdi, Xabi Terreros, Estitxu Fernandez, Urko Aristi, Leihotikan taldeko Gorka abeslaria eta Zubieta eta Olazabal pilotariak tartean. Azala Kukuxumusuk egin du eta Peluso arduratu da koordinazioaz. Diskoa Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan eskura daiteke.
 Haurrentzako euskarazko abestiak sortzen dituen taldea da Ene Kantak. Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatzen dute taldea. Bigarren diskoa kaleratu berri du "Neguari abesten" izenekoa. Bertan, neguko abestien bilduma bat osatu dute, berriki sortutakoak eta lehenagotik zeudenak bilduta. Taldearen filosofiari jarraiki, diskoaren irabaziak Nafarroako Bertsozale Elkarteari bideratuko zaizkio, honek D ereduko eskola eta ikastoletan bertsolaritzaren inguruan lanean jarraitu ahal izan dezan. Iaz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin zenbait gora-behera izan ondoren, "Bertsolaritza Irakaskuntza" proiektuak murrizketa nabarmenak jasan ditu aurten.

 Diskoa Pelusok koordinatu du eta hainbat kolaborazio jaso dituzte: Igor Elortza, Uxue Alberdi, Xabi Terreros eta Estitxu Fernandez bertsolariena; Urko Aristi kazetariarena; Leihotikan taldeko Gorka abeslariarena eta Zubieta eta Olazabal pilotariena kasu. Gainera, Kukuxumusuk marrazkiak egin ditu diskoaren aurkezpenari osotasuna emate aldera.

 Diskoa Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan eskura daiteke, telefonoz eskaria eginez honako zenbaki honetara deituta: 948 143747.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu