Azpeitiarra elkarrizketatuko du Jon Artanok 2012-12-27

Imanol Lazkanoren azken plaza Hitzetik Hortzeran

Azpeitian Santo Tomas egunez egindako bertso-saiora joango dira biak. Bestalde, abenduaren 23an Azpeitiko herriak egindako omenaldia ere eskainiko dute. Ostiralean 21etan eta igandean 15etan ikusgai ETB1en.
 Joan zen abenduaren 23an egin zuen Imanol Lazkanok bere azkeneko plaza, Azpeitian. Urte hasieran, Bertso Egunean, iragarri zuen 60 urteren ondoren plazaz plazako jardun oparoa etetea erabaki zuela. Aste honetan berari eskainiko diote Hitzetik Hortzera programa. Plaza uztera eraman duten arrazoien eta oraingo sentipenen berri emango dio Jon Artanori bere sendiaren etxean, Gaztelun, egindako elkarrizketan. Santo Tomas egunez eginikoa da elkarrizketa, eta egun horretan urtero Azpeitian egiten den saiora ere joango dira biak. Bertan kantatu behar duten bertsolariekin ere ariko dira hizketan: Amaia Agirre, Millan Telleria, Beñat Lizaso eta Iñaki Muruarekin hain zuzen ere. Gai-jartzaile lanetan Sebastian Lizaso aritu zen egun horretan, eta alerik onenak eskainiko dituzte programan.

 Bestalde, abenduaren 23an Azpeitian egindako omenaldiko unerik onenak ere eskainiko ditu programak. Aipatu bezala, bertan egin zuen azkeneko plaza Imanol Lazkanok. Omenaldia ez zen beretzat soilik izan ordea, urte luze hauetan bertsolaritzaren alde egindako lana eskertu nahi izan zieten Jose Luis Gorrotxategi, Laxaro Azkune, Joxe Lizaso eta Joxe Agirreri ere. Bertsotan Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi eta Sebastian Lizaso jardun ziren Laxaro Azkune gidari zutela.

 Programa ostiralean iluntzeko 21etan eta igandean arratsaldeko 15etan izango da ikusgai ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu