Agenda 2012-12-27

Bertso-saio ugari izango dira gaur

Beasainen, Alegian, Burlatan eta Orozkon emanaldi bereziak izango dira. Donostian "Badu, Bada: euskara mundu eleanitzean" erakusketan bisita gidatua egingo dute bertsolariekin; Baionan bertso-afaria izango da eta Elgoibarren urteroko jaialdia antolatu dute antzokian.
 Gabonak garai berezia izan ohi dira Euskal Herriko bazter gehienetan, eta horrek badu bere eragina bertso-agendan ere. Gaurko saio ugari daude iragarrita.

 Beasainen, goizeko 11etan hasita, "Hamaika Kantatzeko" emanaldi berezia izango da Udal Liburutegian. Ipuinak bertsotan kontatuko ditu Urko Egañak Antton Iztueta eta Olatz Amozarrainen laguntzarekin.

 Alegian, berriz, "Bertsolharitza" umeentzako emanaldi berezia izango da Gaztetxean arratsaldeko 17etan hasita.

 Burlatan "Hiru, bi, zast... egizu jolas" haurrentzako emanaldia eskainiko dute Hodei Unzuetak eta Oskar Estangak. Axular Elkartean izango da hitzordua, arratsaldeko 19etan.

 Orozkoko Donibane aretoan ere haurrentzako eskaintza izango da, "Katillukadak" emanaldi berezia izango baita ikusgai iluntzeko 19etan.

 Dena den, emanaldi bereziez gain izango da bertso-saiorik ere. Donostian, San Telmo museoan, badira aste batzuk "Badu, Bada: euskara mundu eleanitzean" erakusketa martxan jarri zenetik. Gaur "euskaraz eta bertsotan" saioa izango da bertan iluntzeko 19etan. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan.

 Baionako Kubako etxean bertso-afaria izango da orduerdi beranduago, iluntzeko 19:30etan, hasita. Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia jardungo dira kantuan Ekhi Erremundegi gidari dutela.

 Bukatzeko, gabonetako klasiko bat: Elgoibarko Herriko Antzokian urteroko bertso-jaialdia izango da gaueko 22etan. Jon Maia, Xabier Amuriza, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Andoni Egaña ariko dira kantari. Gai-jartzaile lanetan, berriz, bertsokide bat izango dute: Uxue Alberdi.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa