"Zubigintzan artista" jaialdia 2013-01-03

Omenaldi hunkigarria jaso zuen Imanol Lazkanok

Pasa den larunbatean egin zioten omenaldia Imanol Lazkanori Ordizian. Pasa den urteko Bertso Egunean plazako jarduna utziko zuela jakinarazi zuenetik, ez da lehen omenaldia jaso duena. Abenduaren 23an Azpeitian omendu zuten Lazkano eta laster izango ditugu hango irudiak ikusgai Bertsoa.com-en.

600 lagun inguru elkartu ziren Ordiziako Majori kiroldegian Imanol Lazkanori esker ona adierazteko. Argi Berri Elkarteak eta Goierriko Bertso-eskolak antolatu zuten omenaldia.

Goierriko eta Erniarraitz Bertso-eskoletako bina ikasle igo ziren oholtzara emanaldiari hasiera emateko eta ondoren Roman Elosegik abestu zituen Imanol Lazkanok Amonari idatzitako bertsoak.

Bapateko saioari ekin zioten ondoren. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Xabier Amurizak osatu zuten ordu beteko saioa.

Joxe Agirrek ere izan zuen merezitako tartea larunbateko emanaldian, eta berari eskainitako txalo zaparradaren ondoren Agirrerekin bizitako pasadizoak kantatu zituzten Lujanbio, Egaña, Lizaso, Arzallus eta Amurizak.

Omenaldiaren bigarren zatian, Lazkano ondo ezagutzen duten hiru lagunek hartu zuten hitza: Joxerra Garziak, Iñaki Muruak eta Amaia Agirrek Mikel Mendizabalen izenean.

Opari-eskaintzaren ondoren, Txomin Garmendiak, Patxi Etxeberriak, Patxi Iraolak eta Jon Lopategik bertso bana eskaini zioten azpeitiarrari; eta Imanol Lazkanok berak eman zion saioari amaiera bertsoak kantatuz.

2012ko urte hasieran iragarri zuen Imanol Lazkanok plazako jarduna utzi egingo zuela 60 urteren ondoren.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu