Manuel Lasarte eta Joxe Agirre bertsolari handiek agur esan digute 2012an eta Imanol Lazkanok plazako jarduna uztea erabaki du, baina urte oparoa izan da aurtengoa ere. Txapelketei dagokienez, Arkaitz Estiballes nagusitu da Bizkaian eta Amets Arzallus Ipar Euskal Herrian. Taldekako txapelketak egin dira Araban eta Nafarroan.
Begirada askorekin azter daiteke 2012a, askorako eman baitu bertsolaritzari dagokionez. Hona hemen Bertsoa.com-ek egindako jarraipena:
Oiartzunen abiatu zuen urtea Bertsoa.com-ek, urtero Etxeratek antolatutako jaialdian. Topo eta topa egin zuten bertsolariek, parean goraino betetako harmailak zituztela. Oiartzungoaz gain
Zumaia,
Amurrio,
Getaria,
Mungia eta
Tolosako saioetako irudiak ere ikusgai daude sarean. Urtarrila borobiltzeko klasiko bat:
Bertso Egunean etorkizunerako fitxak ondo kokatuta daudela erakutsi zuen bertsolaritzak, eta
Imanol Lazkanok urtea bukatzerako plazak utziko zituela iragarri zuen entzuleen txalo zaparrada beroaren babesean. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25 urteko ibilbidea laburtzen duen "
Beste Larogei Urtian" liburu eta DVD bidezko testigantza ere aurkeztu zuen Alberto Barandiaran egileak Iñaki Muruaren aldamenean jarrita.
Ekaitz Samaniego bertsolari arabarra atxilotzeko arriskuan zegoela eta bertso-jaialdia egin zuten bere alde abendu bukaeran. Azkenean urtarrilaren 14an atxilotu zuten. Araban bertan
Koadrilla Arteko bigarren txapelketa aurkeztu zuten, eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroan taldekako "
chanpiona" abiatu zen. Beasainen, berriz, "
Bertsomovieda" ekimen berritzailea aurkeztu zuten bertsopaperei bultzada eman asmoz.
Otsaila ere bete-betea izan zen.
Manuel Lasarte bertsolari ezagunaren albiste tristea jakin zen hilabete-erdian. Dena den, plazaz plazako jardunak bere bidean jarraitu zuen eta Bertsoa.com-en ikusgai daude
Legazpi,
Bilbo,
Ituren,
Donostia,
Zeanuri,
Lierni,
Deba eta
Beasaingo saioak. Otsailean bestelako ospakizunak ere izaten dira, eta Santa Ageda bezperan
Soraluzen eta ihauteri inguruan
Hondarribian eta
Zumaian egindako saioak ere sarean daude ikusgai. Otsailean aurkeztu ziren
BBK eta
Erniarraitz sariketak ere.
Endika Igartzabal gabiriarrak irabazi zuen Abra sariketa otsail bukaeran eta Nafarroan
Bardoak ekimena jarri zen abian.
Arabako Bertsozale Elkarteak arazoak izan zituen Gasteizko Udalarekin. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak
Umorez jardunaldiak antolatu zituen bigarrenez, eta Mintzapraktika egitasmoekin elkarlanean
Bideokopla Txapelketa ere jarri zuen martxan. Bestalde, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak
Estatu Batuetan ibili ziren.
Martxoa txapelketen hilabetea izan zen.
Araban Aguraingo Sorginetxe eta Gasteizko Martin Ttipia nagusitu ziren Koadrilla Arteko Txapelketan. Nafarroan, berriz, hileko azken egunean jokatu zen
Bardoak ekimeneko finala eta Rimak Exkaxko taldeak jantzi zuen txapela. Saio horiez gain
Oñati,
Zestoa,
Tolosa,
Usurbil,
Mallabia,
Aranguren,
Getaria,
Azkoitia eta
Lezoko saioetako bertsoaldi onenak sareratu zituen Bertsoa.com-ek. Albiste tristerik ere izan zen martxoan, bertsolaritzaren bi aurpegi ezagunek utzi baikintuzten:
Florentino Goiburuk eta
Xanti Zabala "Lexo"-k. Erniarraitz Sariketa
Odei Barrosok irabazi zuen eta
BBK Sariketan Durangaldeko taldeak lortu zuen lehenengo postua.
Arabako Bertsozale Elkarteak eutsi egin zion Gasteizko Udalarekin zuen hitzarmenari, %20ko murrizketarekin izan bazen ere. Urretxu-Zumarragan, bestalde,
Martxoan Bertsoa ekimen arrakastatsua burutu zuten beste urte batez.
Apirilean
Zumaia,
Oñati,
Zegama,
Gasteiz eta
Urretxuko saioetako unerik onenak jarri zituen sarean Bertsoa.com-ek. Apirileko lehenengo egunean jakin genuen
Joakin Berasategi, Sendoako editorea hil zela. Osinalde Sariketa
Amaia Iturriotzek irabazi zuen eta
Julio Soto nagusitu zen Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketan. Bestalde,
Iparragirre Sormen Lehiaketa Amaia Artolazabalak irabazi zuen eta Beasainen antolatutako
Bertsomovieda lehiaketak marka guztiak hautsi zituen. Esperimentu berezi bat ere izan zen apirilean,
robotak bertsotan aritu baitziren Donostian.
Maiatza
Eskolarteko Bertsolari Txapelketen hilabetea izan ohi da bertsolaritzarentzat, eta halaxe gertatu da aurten ere. Bestalde,
Gipuzkoan Bertso-Eskolen eguna ospatu zuten eta Ipar Euskal Herrian
Bertsulari Ttipi Eguna ere bai. Bertsoa.com-ek
Bartzelona,
Azkoitia,
Iruñea,
Altza,
Tolosa,
Anoeta,
Belfast,
Lasarte-Oria,
Mallabia,
Urdazubi,
Oñati,
Iruñea eta
Azpeitiko saioak jarri zituen sarean.
Amaia Iturriotzek irabazi zuen Hernandorena Sariketa eta Bizkaian
Eskualdeetako Txapelketak abiatu ziren 68 bertsolarirekin. Araban, bertso-eskolen 30. urteurrena ospatzeko
"Araba Bertsozale" eta "Arabako bertso-eskolek 30 urte, 11 opari" ekimenak jarri ziren martxan. Bestalde, ahozkotasunaren inguruko ikerketan erreferente bat hil zen:
John Foley.
Ekainean bukatu ziren
Eskolarteko Bertsolari Txapelketak, Aguraingo finalekin. Gazteen mailan Maddi Sarasua nagusitu zen eta gaztetxoenean Paul Iruretagoiena. Bertsoa.com-ek
Algorta,
Burlata,
Donostia,
Iruñea,
Tolosa,
Orio,
Ereñotzu,
Lekeitio,
London,
Iruñea eta
Astizko bertsoaldi onenak eskegi zituen sarean. Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren arteko tira-birak hasi ziren, azken honek "
Bertsolaritza irakaskuntzan" programa bertan behera uztearen aldeko jarrera agertu ondoren. Hurrengo hilabeteetan ere zeresana emango zuen gaiak. Nafarroan, bestalde,
Bertso-Eskolen Eguna ospatu zuten.
Uztailean
Bertso Udalekuetara joan ziren gaztetxoak eta uda osoan zehar izan ziren txandak. Eneko Dorronsorok
Xalbadorri buruzko dokumentala osatzeari ekin ziola jakin genuen. Berritxu Sariketan
Jokin Bergarak jantzi zuen txapela, eta aurten binaka egin den Plazatik Gaztetxera Sariketan,
Xabat Galletebeitiak eta Nerea Ibarzabalek. Bertsoa.com-ek
Urretxu,
Zornotza,
Algorta,
Amoroto,
Lasarte-Oria,
Lesaka eta
Mekoletako saioen irudiak jarri zituen sarean. Bestalde, albiste triste bat ere izan zen uztailean:
Urtzi Basterrika bertso-epaile eta bertsozalea zendu zen.
Bertso-saioz bertso-saio ibili ziren bertsolariak abuztuan, eta haien atzetik iritsi zen Bertsoa.com
Altzo,
Iruñea,
Gasteiz,
Elizondo,
Aia,
Arantza,
Donostia eta
Bilbora.
Sagardogileek iragarri zuten irailaren hasieran bertsoa omenduko zutela Donostian eta Basarri Bertsopaper Lehiaketa entzutetsua
Ane Labakak irabazi zuela jakinarazi zuten antolatzaileek.
Irailean hasi zen ikasturte berria ikastoletan, eta Nafarroan berri on bat jaso zuten: Nafarroako Gobernuak "
Bertsolaritza Irakaskuntzan" programari eutsi zion, %30eko murrizketa jasan bazuen ere. Ikasturte berria gogor hasteko bi txapelketa aurkeztu ziren gainera:
Xilaba Ipar Euskal Herrian eta
aurrekanporaketak Araban.
Haritz Casabalek irabazi zuen Lizardi Sariketa. Bestalde,
Udarregi Sariketa antolatu zuen Usurbilgo Bota Punttuba bertso-eskolak. Bertsoa.com-ek
Aizarnazabal,
Donostia eta
Bermeoko saioak jarri zituen sarean. Gainera, abuztuan iragarri bezala,
sagardogileen omenaldia jaso zuen bertsolaritzak.
Urrian
Tolosa,
Donibane Garazi,
Irura,
Lekunberri,
Durango eta
Iurretako saioak jarri zituen sarean Bertsoa.com-en. Bizkaian udazkenarekin batera aurkeztu zuten
Bizkaiko Txapelketa. Mintzola Ahozko Lantegiak, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Antzerkizale Elkartearen, Kantuzale Elkartearen eta Ipuin Kontalari Taldearen laguntzaz antolatutako
Ahoa Bete Hots jardunaldiak aurkeztu zituen. Bestalde,
Bertxoko Sariketa aurkeztu zuten Araban eta
Bertsoaroa Nafarroan. Urrian hil zen
Joxe Aierbe bertso-jartzailea.
Azaroan
Amets Arzallusek hirugarrenez jantzi zuen Xilaba txapelketako txapela. Bizkaian txapelketak aurrera jarraitu zuen eta azaroa bukatzerako osatua zegoen finaleko seikotea. Usurbilgo Udarregi Sariketan
Iñaki Murua nagusitu zen eta Errenterian
Xenpelar Sariketa abiatu zen. Bertsoa.com-ek
Ermua,
Donostia eta
Lekunberriko saioak ere grabatu zituen, eta baita Ahoa Bete Hots jardunaldietako
Xabier Amurizaren eta
Andoni Egañaren hitzaldiak ere. Azkenik,
Bertso-Eskolen egun arrakastatsua ospatu zuten Zarautzen.
Abendua ere triste hasi zen:
Joxe Agirre bertsolari maitatua hil zen hilaren 15ean. Bizkaian egun berean jokatu zen finala eta
Arkaitz Estiballes nagusitu zen. Gazte Sariketetan, berriz,
Peio Ormazabalek irabazi zuen Bertxoko,
Jone Uriak Xenpelar eta
Aimar Karrikak Izeta Sariketa. Saio horiez gain,
Sondika,
Orio,
Abadiño,
Atallu eta
Donostiako saioak ere sareratu zituen Bertsoa.com-ek. Araban "
De repente... bertsoa" jardunaldietako hitzaldiak ere sarean daude. Urtea bukatzeko, jada ospe handia hartu duen Kopla Txapelketan
Unai Iturriagak eraman zuen zintzarria etxera.