Datuak 2013-01-04

2012an Bertsoa.com-ek 181.000 sarrera izan ditu eta 47.000 erabiltzaile ezberdin

Bertsoa.com-ek 181.000 sarrera izan ditu eta 47.000 erabiltzaile ezberdin sartu dira plaza digitalean 2012an. Bizkaiko finaleko eta Xilabako finaleko eguna izan dira sarrera gehienekoak: 1.400 sarrera Bizkaikoan eta 1.000 Xilabakoan. Munduko 93 herrialdeetatik jarraitu dute bertsolaritza bertsozaleek.
Bertsoa.com-ek 181.000 sarrera izan ditu, batez beste 500 sarrera egunero-egunero. Sarean kontuan hartzeko beste datu bat erabiltzaile ezberdin kopurua da, alegia zenbat jende ezberdin sartzen den gune jakin batean. Bertsoa.com-ek 47.000 erabiltzaile ezberdin sartu dira 2012an, ideia bat egiteko BEC-en halako hiru. Datu hauek Google Analytics estatistika zerbitzu independienteak ematen dituenak dira. Webguneko bisiten denborari dagokionez, berriz, sarrera bakoitzaren iraupena batez beste zazpi minutukoa izan da. Jarraipen gehieneko egunak berriz, Bizkaiko finalekoa eta Xilabako finaleko eguna izan dira: 1.400 sarrera Bizkaikoan eta 1.000 Xilabakoan. Geografiari erreparatuta, munduko 93 herrialdeetatik jarraitu dute bertsolaritza bertsozaleek Bertsoa.com-en bidez. EEBB, Inglaterra eta Txina dira lehen hiru herrialdeak; Alemania, Italia eta Suedia datoz ondoren. 
Aurreko urteekin alderatuta, 2011ean, 190.000 bisita izan zituen Bertsoa.com-ek eta 47.000 erabiltzaile. 2010ean, berriz, 154.000 bisita eta 34.000 erabiltzaile.

Lanaldi eta edukietan, moldaketak
Webguneko sarrera eta erabiltzaile datuak ez ezik, badira Bertsoa.com-ek eskaintzen duen zerbitzuan eragina duten beste datu zenbait ere. Esaterako, 2011-2012an Bertsoa.com proiektura bideratutako lan dedikazioa % 55 jaitsi behar izan dugu, eta egitasmoan ere eragin zuzena izan du horrek. Gaur egunean proiektuan hiru pertsona aritzen gara, bakoitza  lanaldi laurden batean, orotara, lanaldi oso baten hiru-laurdeneko dedikazioa du, beraz.


Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa