larunbatean, egun osoz 2013-01-22

Gizartearen eta norbanako krisiak Bertso Egunera

Soka ia etetzerainoko irudia kartelean dela, pertsonok eta gizarteak berak dituen krisi egoerak landuko dira. Urtero bezala, egun osoko ekitaldia izango da.
Gaur aurkeztu dute Bertso Eguna Donostian. Soka ia etetzerainoko irudia kartelean dela, pertsonok eta gizarteak berak dituen krisi egoerak landuko dira. Urtero bezala, egun osoko ekitaldia izango da. Eguerdian, Donostiako kaleetan, Bulebarrean, Bretxan eta Konstituzio Plazan arituko dira Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Manex Agirre, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Odei Barroso. Konstituzio plazan Haatik dantza konpainia ere arituko da.

Arratsaldeko seietan bigarren saioa eta ekitaldi nagusia izango dira, Kursaalean. Hamabi bertsolarik kantatuko dute: Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Ramuntxo Christy, Jon Maia, Ander Solozabal, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jone Uria, Andoni Egaña, Eneko Lazkoz eta Uxue Alberdik. Iñaki Gurrutxagak eta Aitzol Barandiaranek bertso jarriak kantatuko dituzte. Horiez gain, beste hainbat jendek ere parte hartuko du ekitaldian. Besteak beste, Markiñako Abarka antzerki taldea izango da, eta Xabier Lizaso piano jotzaileak eta Egaña bertsolariak Bi arreba emanaldia eskainiko dute.

Gauean afaria izango da, Kursaalean bertan dagoen Nineu jatetxean. Bat-bateko bertsoak izango dira, eta Karma taldearen erromeria ere izango da. Afarirako sarrera guztiak salduta daude. Arratsaldeko ekitaldirako 1.800 sarreratik 500 inguru daude oraindik salgai. www.bertsosarrerak.eu webgunean eros daitezke, 12 eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 18ren truke gainotzekoentzat.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa