Arabako Bertsolari Txapelketa 2013-01-28

Asier Otamendi eta Paula Amilburu nagusi

Lantenon eta Elosun jokatu dira lehenengo kanporaketak. Asteburu honetan Agurain, Laudio eta Lantziegoko saioekin bukatuko da lehenengo fasea.
 Joan zen asteburuan abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Elosun eta Lantenon jokatu ziren lehenengo kanporaketak. Lantenon 50 bat entzule elkartu ziren, eta afalostean egin zuten saioa bertsolariek, Nieves del Alamo gai-jartzaile zutela. Bertan Maria Izaga bertsolari gazteak lehenengoz kantatu zuen, 19 urterekin, Arabako Bertsolari Txapelketan. Honela gelditu zen sailkapena azkenean:

 1.- Asier Otamendik          157,5 puntu
 2.- Xabi Igoak               147 puntu
 3.- Unai Mendibilek          145,5 puntu
 4.- Orlando Arreitunandiak   143,5 puntu
 5.- Irati Andak              142,5 puntu
 6.- Maria Izagak             128 puntu

 Bigarren kanporaketa Elosun jokatu zen, atzo. Nagore Irazabal aritu zen gai-jartzen eta Paula Amilburu nagusitu zen. 19 urterekin, lehenengo saioa zuen Arabako Bertsolari Txapelketan, eta saio ona osatu zuen. Honela gelditu ziren puntuazioak:

 1.- Paula Amilburuk              158,5 puntu
 2.- Iñaki Viñasprek              156 puntu
 3.- Rikardo Gonzalez de Duranak  154,5 puntu
 4.- Xabier Lopez de Santiagok    134,5 puntu
 5.- Beito Martinezek             131 puntu
 6.- Maialen Saez de Okarizek     121,5 puntu

 Gauzak honela, Asier Otamendi eta Paula Amilburu dira finalaurrekoetarako zuzeneko txartelak lortu dituzten lehenengo bertsolariak. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Momentuz honela dago sailkapena:

 1.- Paula Amilburuk               158,5 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Asier Otamendik               157,5 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Iñaki Viñasprek               156 puntu
 4.- Rikardo Gonzalez de Duranak   154,5 puntu
 5.- Xabi Igoak                    147 puntu
 6.- Unai Mendibilek               145,5 puntu
 7.- Orlando Arreitunandiak        143,5 puntu
 8.- Irati Andak                   142,5 puntu
 9.- Xabier Lopez de Santiagok     134,5 puntu
 10.- Beito Martinezek             131 puntu
 11.- Maria Izagak                 128 puntu
 12.- Maialen Saez de Okarizek     121,5 puntu

 30 bertsolari ariko dira denera kanporaketa fasean eta 18 pasako dira finalaurrekoetara.

 Asteburu honetan jokatuko dira azkeneko hiru kanporaketak:

 OTSAILAREN 1a, OSTIRALA
 21etan Aguraingo Aitxuri elkartean
  Oihane Perea
  Ruben Sanchez
  Felipe Zelaieta
  Andere Arriolabengoa
  Iker Olabarrieta
  Jon Ruiz de Pinedo

 OTSAILAREN 2a, LARUNBATA
 21etan Laudioko Basalarrina elkartean
  Ander Solozabal
  Izar Mendiguren
  Serapio Lopez
  Beñat Oribe
  Iker Pastor
  Jagoba Apaolaza

 OTSAILAREN 3a, IGANDEA
 14etan Lantziegoko Iradier tabernan
  Manex Agirre
  Zigor Enbeita
  Juan Mari Juaristi
  Ainhoa Comas
  Unai Bengoetxea
  Iñaki Tena

 Saio guztiak bazkari edo afari ostekoak izango dira, eta lekua aurrez eskatu beharra dago. Horretarako bi aukera daude. Telefonoz egin nahi izanez gero hau da zenbakia: 675707971. E-mailez egin nahi izanez gero, idatzi hona: araba.sustapena@bertsozale.com. Izena emateko azkeneko eguna saioa baino bi egun lehenago izango da. Sarrerak 20 eurotan daude eskuragarri. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri