"Sare soziala" da aurtengo leloa 2013-01-29

Inoizko partehartze zabalenarekin dator Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Bost kanporaketa eta hiru finalerdi izango ditu txapelketak finalaren aurretik. Azkeneko saioa Iruñean izango da, Anaitasuna kiroldegian, martxoaren 23an. 31 bertsolarik hartuko dute txapelketan parte.
 Gaur aurkeztu dute Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruñean. Inoizko partehartze zabalenarekin dator aurtengoa, 31 bertsolari ariko baitira. Txapelketa sare sozial gisa irudikatzen dutela azaldu dute antolatzaileek: bertsolariek, gai-jartzaileek, epaileek, bertso-eskoletako kideek, bertsozaleek... Txapelketak irudi hori indartu nahiko luke.

 Aurtengoa berezia dator, Nafarroako Bertsozale Elkarteak dinamika berri bat jarri baitzuen abian 2011ko txapelketaren ondoren. Hala, bi urteko maiztasuna jarri zitzaion bakarkako txapelketari. Iazkoan "Bardoak" ekimen arrakastatsua antolatu zuten.

 9 saio

 Aurtengo txapelketak inoizko partehartzaile kopururik handiena izango duenez, saio kopurua ere igo egin da. Hala, kanporaketa bat gehiago izango du aurtengoak. Honako hau da egutegia:

 OTSAILAREN 2a, LARUNBATA
 17:30etan Lizarrako Gazteriaren etxean:
  Xabier Silvera
  Josu Sanjurjo
  Saioa Alkaiza
  Eneko Fernandez
  Xabier Maia
  Erika Lagoma

 OTSAILAREN 3a, IGANDEA
 17:30etan Aldatzko herriko aretoan:
  Jon Barberena
  Iñigo Olaetxea
  Migel Mari Elosegi "Luze"
  Patxi Castillo
  Iker Gorosterrazu
  Oskar Sanz de Acedo

 OTSAILAREN 9a, LARUNBATA
 17:30etan Larraintzarko benta gizarte etxean:
  Julen Zelaieta
  Aritz Saragueta
  Oier Lakuntza
  Ekaitz Astiz
  Haizea Beruete
  Amaia Elizagoien

 OTSAILAREN 10a, IGANDEA
 17:30etan Iturengo udaletxeko ganbaran
  Eneko Lazkoz
  Aimar Karrika
  Iñaki Aleman
  Egoitz Gorosterrazu
  Alazne Untxalo
  Ioar Tainta

 OTSAILAREN 16a, LARUNBATA
 17:30etan Zubiriko Gautxori jatetxean
  Oskar Estanga
  Ander Fuentes "Itturri"
  Ainhoa Aranburu
  Iban Garro
  Joxema Leitza
  Unai Uberetagoena

 Behin kanporaketak jokatuta, 17 bertsolari sailkatuko dira finalerdietara. Bertara zuzenean sailkatuta dago Julio Soto, egungo txapelduna. Honako hau da egutegia:

 MARTXOAREN 2a, LARUNBATA
 17:30etan Atarrabiako Kultur etxean

 MARTXOAREN 3a, IGANDEA
 17:30etan Etxarri Aranatzko Kultur Etxean

 MARTXOAREN 9a, LARUNBATA
 17:30etan Elizondoko Lur aretoan


 Finala Anaitasunan

 Orain dela bi urteko txapelketan apustu handia egin zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak finala Iruñeko Labrit pilotalekura eramanda. Arrakasta handia izan zuen erabakiak. Aurten ere finala Iruñean egingo dute, Anaitasuna kiroldegian.

 Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian egongo dira eskuragarri. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri