Umorez 2013-02-04

Generoa eta bertsolaritzari buruzko III. jardunaldiak otsailaren 14 eta 21an

Bertsozale Elkarteak generoa eta bertsolaritzari buruzko Umorez jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 14 eta 21erako. Hirugarren edizio honetan, Carmen Larrañaga, Saioa Cabañas, Jokin Azpiazu eta Ibi Arrizabalaga arituko dira hizlari. Hitzaldiak Bertsoa.com-en ikusgai egongo dira.
Bertsozale Elkarteak generoa eta bertsolaritzari buruzko Umorez jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 14 eta 21erako. Hirugarren edizio honetan, Carmen Larrañaga, Saioa Cabañas, Jokin Azpiazu eta Ibi Arrizabalaga arituko dira hizlari. Umorez Jardunaldion helburua da bertsozaleen artean feminismoaren ezagutza zabaltzea eta genero rolen bereizketaz kontzientzia piztea. Hitzaldiek honako bi dimentsio hauei erantzutea bilatzen dute: batetik, feminismoa eta maskulinitateari buruz sakontzea. Eta bestetik, genero ikuspegitik bertsolaritzan eta beste arte eszenikoetan gertatu diren esperientziak ezagutzera ematea.


EGITARAUA

OTSAILAK 14, OSTEGUNA
-    18:00etan: Carmen Larrañaga Odriozola: “Emakumea eta bertsolaritza. Ikusezintasunari buruzko lehenengo ikerketak”
-    19:30etan: Ibon Arrizabalaga de Mingo: “Mutil nerabeak: aurrera ala atzera goaz?”

OTSAILAK 21, OSTEGUNA
-    18:00etan: Jokin Azpiazu Carballo: “Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu”
-    19.30etan: Saioa Cabañas: “Emarock egitasmoa”


Hizlarien perfila
Carmen Larrañaga Odriozola ikerlaria izan zen, bertsolaritzan, genero perspektibatik irakurketak egiten aitzindari. 1997an "Del bertsolarismo silenciado" lana argitaratu zuenetik 16 urte igaro dira.

Saioa Cabañas “Gauilunak”  argazkilariak Emarock egitasmoa aurkeztuko du, dokumental eta hitzaldi bidez. Musika munduko emakumeak ikusgai egitea eta euren testigantzak jasotzea izan da proiektu honen funtsa.

Jokin Azpiazu Carballok maskulinitateen inguruan orain arte sortu diren ikuspegien azterketa egingo du, Antropologiako bere tesia duena oinarri.  

Ibon Arrizabalaga de Mingo hezitzaileak "Harremonak" egitasmoaren bidez ikastetxeetan nahiz herri mailan mutil nerabeen artean aurkitzen ari diren jarrerak azalduko ditu.

Afaritarako aukera
Umorez Jardunaldiak bi ostegun iluntzetan izango dira. Hitzaldien ostean afaritarako aukera jarriko da inguruko ostatu batean, hitzaldietara hurbildu direnek elkar ezagutu eta elkarrizketan jarraitu ahal izateko. Afaritara etorri nahi duenak izena aurrez eman behar du:  umorez@bertsozale.com

Hitzaldiak bideoz grabatu eta www.bertsoa.com webgunean jarriko dira.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa