Urteroko jaialdia 2013-02-05

Mungia... bertso on askoren kabia

'Mungia lapur guztien kabia' omen dio esaerak. Bertso on askoren kabia dela, berriz, urteeako plazak erakusten du. Taket bertso eskolaren eskutik, Mungiak bertso eskaintza zabala izaten du urtean zehar Sanantontxutan, San Pedrotan eta urtean zeharreko beste ekitaldietan. San Antontxutako jaialdiak azken urteetan indar eta berotasun berezia hartu du, urtarrileko hotzetan izan arren, eta karpa bilduan egiteak ere laguntzen du horretan. Aurten Bizkaiko lau txapeldun aritu dira bertsotan: Igor Elorza, Unai Iturriaga, Xabi Paya eta Arkaitz Estiballes, Iñaki Arbilduren esanetara.
'Mungia lapur guztien kabia' omen dio esaerak. Bertso on askoren kabia dela, berriz, urteeako plazak erakusten du. Taket bertso eskolaren eskutik, Mungiak bertso eskaintza zabala izaten du urtean zehar Sanantontxutan, San Pedrotan eta urtean zeharreko beste ekitaldietan. San Antontxutako jaialdiak azken urteetan indar eta berotasun berezia hartu du, urtarrileko hotzetan izan arren, eta karpa bilduan egiteak ere laguntzen du horretan. Udal ordezkaritza ere zabala izaten da bertso ekitaldian.
Aurten Bizkaiko lau txapeldun aritu dira, Igor Elorza, Unai Iturriaga, Xabi Paya eta Arkaitz Estiballes, Iñaki Arbilduren esanetara. Bertso saioaren ondorean, bertso paper lehiaketako sariak banatzen dira. Bertsolariek gai delikatuak eta umorezkoagoak jorratu zituzten aziertu handiz. Elkar zirikatzeko parada ere ez zuten galdu, hiru txapeldun ohiek txapeldunarekin egin zuten saioan, kasu. Entzuleak gogotik txalotu zuen bertsolarien lana. Eta bitxikeria gisa, Arkaitz Estiballesek, bukaerako agurrean, malkoak atera zizkion alkateari (eaj).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu