Bertso Udalekuak 2013 2013-02-07

Begirale, zuzendari edo sukaldari deialdia zabalik

Martxoaren 15a baino lehenago eman beharko da izena. Bertara doazenak prestatze aldera, begiraleek asteburu pasa bat egingo dute apirilean.
 Oraindik neguan egon arren Bertsozale Elkartea aurtengo Bertso Udalekuak prestatzen hasi da dagoeneko. Hala, begirale, zuzendari edo sukaldariak aukeratzeko deialdia zabaldu du. Interesatuta dagoenak martxoaren 15a baino lehenago eman beharko du izena, fitxa hau beteta. Ondoren, fitxa helbide honetara bidali beharko du: transmisioa@bertsozale.com.

 Nahi izanez gero banaka beharrean lantaldeka aurkeztea ere posible da. Begirale eta sukaldari taldeak martxoaren 31rako osatuko ditu Bertsozale Elkarteko Aisialdi Batzordeak. Erabakiaren berri izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie. Dena den, begirale izan nahi dutenek aurretik asteburu pasa bat egingo dute apirilean, formazio moduan. Joaterik ez daukanak baliokidea den lan bat aurkeztu beharko du proiektuari ekarpen bat eginez.

 Aurtengo txandetako egutegia zehaztuta dago. Bidarrain uztailaren 13tik 22ra elkartuko dira 15 eta 18 urte artekoak; Arrazolan uztailaren 7tik 13ra 9 eta 11 urte artekoak; Irañetan 12 eta 14 urte artekoentzako txanda egingo da uztailaren 21etik 27ra; Zuhatzan 9 eta 11 urte artekoentzakoa abuztuaren 26tik 30era eta Orion bi txanda egingo dituzte: batean 12 eta 14 urte artekoak elkartuko dira uztailaren 15etik 21era eta bestean 9 eta 10 urte artekoak uztailaren 8tik 14ra. Azkeneko txanda hau Nafarroako Udal Euskara Teknikarien Sarearekin elkarlanean antolatuko da.

 Informazio gehiago nahi izanez gero honako bi telefono zenbaki hauetako batera deitu: 943 694129 edo 688 643608. E-maila ere bidal daiteke helbide honetara: transmisioa@bertsozale.com. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa