Nafarroako txapelketa 2013-02-16

Oskar Estanga irabazle Zubirin eta finalaurreak erabakita

Oskar Estangak bildu ditu puntu gehien Nafarroako txapelketako azken final laurdenean eta zuzenean sailkatu da martxoaren 2an Atarrabian jokatuko den finalaurrekorako. Harekin batera, saioan kantatu duten beste bi bertsolarik ere lortu dute hurrengo faserako sailkatzea: Ander Fuentes “Itturri”-k eta Joxema Leitzak.
Oskar Estangak bildu ditu puntu gehien Nafarroako txapelketako azken final laurdenean eta zuzenean sailkatu da martxoaren 2an Atarrabian jokatuko den finalaurrekorako. Harekin batera, saioan kantatu duten beste bi bertsolarik ere lortu dute hurrengo faserako sailkatzea: Ander Fuentes “Itturri”-k eta Joxema Leitzak.

Giro ederra izan da Zubiriko saioan, 140 lagun inguruk segitu dute bertatik bertara saioa eta gozatu dute bertsolariek egin duten lanarekin. Saioa hasi aurretik Zubiriko eskolako gaztetxoek ongi etorria egin diete bertsolari eta bertsozaleei, bertso batzuen bitartez. Saio polita izan da, gorabehera batzuk izan dituena, baina lehia estua utzi duena sei bertsolarien artean, azken ariketa arte sailkapena nola geldituko zen airean egon da.

Zubiriko saioarekin amaitu dira azken-laurdenak eta erabakita gelditu da finalaurrekoetan zein bertsolari arituko diren. Julio Soto hasieratik zegoen sailkatuta eta harekin batera honakoak: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Migel Mari Elosegi “Luze”, Julen Zelaieta, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Jon Barberena, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman, Ander Fuentes “Itturri”, Xabi Maia, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo eta Joxema Leitza.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu