Nafarroako Txapelketa 2009-03-05

Julio Soto: "lasai nago"

Julio Soto: "lasai nago"
Larunbatean jokatuko da azkeneko kanporaketa, Antsoainen. Julio Soto, Erika Lagoma, Xabier Legarreta "Arano", Jose Juan Etxabe, Iñaki Aleman eta Ander Fuentes ariko dira kantuan.
 Antsoaingo saioaren ondoren jakingo da zein zortzi bertsolari ariko diren Nafarroako txapelketako finalean. Iñigo Olaetxea eta Xabier Silveira dira, oraingoz, postua ziurtatua dutenak. Beraiekin batera kantatu nahiko luke Julio Sotok finalean. Iaz, hogei urterekin, hirugarren egin zuen finalean. "Iaz ez neukan presiorik, ez neukan ezer galtzeko. Orain dela bi urte ez nintzen finalera sartu, eta lehengo urtean nahikoa nuen finalean aritzearekin. Aurten badirudi goian gelditzen ez banaiz dezepzio bat izan daitekeela, jendeak asko espero baitu nigandik. Baina, ni lasai nago". Igantziko saioan "oso gustura" aritu zen kantuan, "zortziko handiko saioa kenduta". Zerbait aukeratu beharko balu, bakarka botatako bertsoekin geldituko litzateke: "gaia entzun eta berehala etorri zitzaidan ideia". Bertso eskolan ere "ondo" omen dabil azken aldian. "Aste honetan nabaritzen dut larunbatean saioa dudala, eta bertso eskolan ez nabil normalean bezala. Lasai nago, hala ere, eta Antsoainen ere hala egongo naizela uste dut".

 Jada beste bi finalaurreko jokatuta, faborito bat dauka: "Silveira. Altsasun oso ondo ibili zen. Dena den, Julen da egungo txapelduna, eta hor egongo da".

 Finaleko azken txartela izango da jokoan, beraz, larunbat honetan. Honako bertsolari hauek lehiatuko dira txartel hori lortzeko:

 Julio Soto
 Erika Lagoma
 Xabier Legarreta "Arano"
 Jose Juan Zubieta Portu "Etxabe"
 Ander Fuentes "Itturri"
 Iñaki Aleman

 Saioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da Antsoaingo Antzokian. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu